Txirrindularitza

Txirrindularitza
2014-07-17 12:09:28
larunbat gauean (22:00) egingo da aurtengoa
Badator beste urtebetez, pinoi finkodun bizikletan kriteriuma

Azken asteetan kirol hitzorduek nabarmen behera egin duten arren, asteburu honetan agian Oñatin ospatzen diren kirol probarik ikusgarrienaz gozatzeko aukera izango dugu. Kantoikrit lasterketak bere hirugarren edizioa beteko du larunbat gauean (22:00) eta aurtengo edizioa, hainbat berrikuntzarekin aurkeztuko zaigu.

 

Aurreko urteetako oinarria abiapuntu hartuta, marka eta irudi berri batekin aurkeztu dute antolatzaileek aurtengo pinoi finkodun bizikleten kriteriuma. Surf Festatik kanpo, espazio eta presentzia handiagoa hartuko du lasterketak aurrerantzean. Gauez eta herri barruan aritzeak, xarma berezia ematen dio eta azken urteetako zaleen bultzada errepikatzen bada, gogotik eskertuko dute bai antolatzaileek zein txirrindulariek.

 

Aldaketa nagusi bat

Kantoiak, bihurguneak eta harbidea dira lasterketa honen ezaugarririk nagusienak. Iazko zirkuitu berbera izango den arren, aurten irteera eta helmuga Foruen Enparantzara pasa dute. "San Anton kale baino egokiagoa da herriko plaza eta sprint bat egongo balitz adibidez, askoz ikusgarriagoa. Era berean behin helmuga pasata, abiadura murrizteko segurtasun gehiagoz murriztu ahal izango dute abiadura txirrindulariek". Hauek izan ziren, besteak beste, atzo eguerdian Xabier Ugarte antolakuntza taldeko kideak, Oñati Irratian esandakoak.

 

Irteera eta helmuga aldatuta, aurtengo beste berrikuntza nagusia, irudi-marka garrantzitsu bat eratzea izan da. Aurreko urteetako esperientziaz baliaturik, antolakuntzak mimo handiz landu du irudia eta urtean zehar egindako ekintza eta marketing (logo, web, bideoak, sare sozialen erabilera...) bikainari esker, fixed munduko etxe garrantzitsu askoren babesa lortu dute.

 

Era berean, proba hain ondo saldu izanaren eragina izen ematean ere, antzeman da (oraindik gaur gaueko 00:00 arte zabalik dago: www.kirolprobak.com atarian). Oñatiko eta Euskal Herriko txirrindulariak ez ezik, gehiengoak estatuko puntu ezberdinetatik etorritako ziklistak izango dira. Eta aurten gainera, Alemania, Kanada...bezalako lurraldeek ere izango dute ordezkaririk Oñatiko proba ikusgarri honetan.

 

Egitarau osatua

Lasterketa larunbatean 22:00 hasiko bada ere, antolakuntzak ostiral iluntzetik berotuko ditu herritarrak. Erdiguneko hainbat tabernetan, fixed munduari lotutako hainbat ikus-entzunezko proiektatuko dira eta besteak beste, aurreko bi edizioetako lasterketak ikusi ahal izango dira.

 

Larunbatean berriz, 20:00 aurrera dortsalak banatu eta ibilbidea atontzen arituko dira. Gaueko 21:30 itxiko da zirkuitua automobil eta ikusleentzat. Ordu erdiz berotze lanak egin ostean, 22:00 hasiko da plazan aurtengo edizioa. 22:45 sari banaketak egingo dira eta amaitzeko 23:00 aurrera, Bitz eta Gora Gora Kids taldeen zuzenekoaz gozatu ahal izango da. Euririk ez badu egiten, San Anton plazatxoan izango da eta bestela, Foruen enparantzan.

 

Lasterketari buruzko azken orduko xehetasun gehiago ezagutu nahi izatera, entzun ezazue atzo Oñati Irratian Xabier Ugarterekin egindako elkarrizketa:

 

Iazko lasterketako irudi ikusgarria. Argazkia: Xabier Rezabal.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.