Eskubaloia

Eskubaloia
2014-07-16 11:52:12
Infantil mailako Autonomien arteko txapelketan izan dira Cantabrian
Yune Bermejo eta Jonan Osinaga oñatiarrak, Euskadiko selekzioan

Aloña Mendiko eskubaloi saila albiste pozgarriak uzten ari da azken egunotan. Astelehenean Alaitz Lazkanoiturburuk infantil mailako Espainiako selekzioaz jokatuko duela aurreratu bagenuen, oraingoan, kategoria berdineko beste bi protagonistari buruz hitz egin nahi dizuegu. Izan ere, pasaden astean zehar Cangas del Narcean (Asturias) infantil mailako autonomien arteko txapelketa jokatu da. Eta talde oñatiarrak, bi ordezkari izan ditu Euskadiko selekzioan. Yune Bermejo eta Jonan Osinaga.

 

Uztailaren 9tik 13ra, Cangas del Narceako herrian, autonomien arteko infantil mailako txapelketa jokatu da. Gizon zein emakumezkoetan, estatuko lurralde ezberdinetako selekzioak bildu ziren eta Aloña Mendik, ordezkaritza bikoitza izan zuen Euskadiko selekzioan. Yune Bermejo eta Jonan Osinaga izan ziren Euskadiko koloreak defendatu zituzten bi txantxikuarrak.

 

Bermejok, denboraldi bikaina osatu du Aloñako atezain moduan eta sari gisa txapelketara joateko aukera izan du. Osinagaren kasuan berriz, azken orduko sorpresa bat izan da deialdia. Hasiera batean ez zuen uste talde teknikorako deitua izango zenik, baina azken orduko baja baten ondorioz, deia jaso eta zalantza gabe eman zuen onarpena entrenatzaileak.

 

Esperientzia aberasgarria

Kirol arloan emaitzak ez dira oso onak izan. 7 partidutan 2 garaipen eta 5 porrot erdietsi du Euskadiko selekzioak, baina biek ala biek, esperientzia oso positibotzat baloratu zuten Asturiasekoa, atzo Oñati Irratian egindako elkarrizketan. "Ez ditugu partida asko irabazi, baina gehienetan oso ondo lehiatu dugu. Hala ere formakuntzako kategoria izanik, emaitza bigarren maila batean gelditzen dela uste dugu" zioen Osinagak.

 

Bermejorentzat berriz, aurreneko esperientzia izan da Euskadiko selekzioarekin. "Oso aste polita izan da. Lagun berri asko egin ditut eta aurkarien maila ikusirik, oso gustora nago egindako lanarekin". Orain bi protagonistek atsedena hartuko dutela ere, adierazi zuten. Txapelketari buruzko informazio gehiago [hemen].

 

Atzoko elkarrizketa entzuteko, klikatu beheko pocast-ean:

 

Bermejo eta Osinaga kantabriako txapelketan. Argazkiak: Yune Bermejo.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.