Besteak

Besteak
2014-04-11 12:46:28
140 partehartzaile inguru espero dira
Iparraldeko zirkuituko jardunaldia jokatuko da asteburuan, Ireloreko golf zelaian

Irelore golf eskolak, iparraldeko Golf zirkuituko hirugarren proba puntuagarria hartuko du asteburuan Oñatin. Pitch & Putt zirkuituko proba izango da eta Euskal Herriko zonalde ezberdinetatik etorritako 140 jokalari inguru espero ditu antolakuntza taldeak.

 

Herriko golf zaleek, hitzordu berezia izango dute asteburuan Ireloreko zelaian. Bihar eta igandean, goizeko 9:30 hasi eta arratsaldeko 17:00ak arte luzatuko baita jardunaldia. Herriko eta Gipuzkoako golf jokalariez gain, Bizkaia, Araba eta Nafarroako partehartzaileak ere espero dira eta antolakuntzatik adierazi dutenez, 140 kide inguru bilduko ditu txapelketak.

 

Bi mailatan banatuta

Txapelketa bi mailatan banatuko da: Scratch eta handicap. Bakoitza bere aldetik joango da eta modalidadeari dagokionez, stableford modalidadean jokatuko da txapelketa guztia. Modalidade honetan, parea (hiru kolpe) bi punturekin sarituko da. Parea baino kolpe bat gutxiago egitea, hiru punturekin sarituko da eta golpe bakarrean zuloan sartzea lortzen duenak, lau puntu jasoko ditu. Azkenik, parearen gainetiko kolpeek puntu bakarreko saria izango dute.

 

Oñatikoa iparraldeko zirkuituko hirugarren proba izango da. Guztira sei probarekin osatzen da ligaxka: Urgoiti, Logroño, Oñati, Gasteiz, Lizaso eta Dima.

Golf jokalaria Ireloren, jaurtiketa egiteko prest.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.