Futbola

Futbola
2014-04-11 10:36:35
Dollygans 2-1 Albok ligako finalean eta Bundeswehr 0-4 Kalañatasaray kopakoan
Herriko futbolaren festan, Dollygans eta Kalañatasaray txapeldun

Amaitu da Herriko Futbol Txapelketako denboraldia. Eta nola amaitu gainera. Jendetza bildu zen pasaden larunbatean Azkoagainen liga eta kopako finalak ikusi, eta euren taldeak aupatzera. Guztiaren gainetik, futbol zelai eta harmailetan bizi izan zen jai giroa aipatu beharra dago. Irabazle eta galtzaileak egon arren, txapelketa honek emaitzen gainetik, kirolzaletasuna duela garbi utzi zuen pasaden asteburuan. Kirol arloari dagokionez, Dollygans taldea izan zen ligako txapeldun eta kopako titulua berriz, Kalañatasaray taldearentzat izan zen. Bi final hauen aurretik, ligako hirgarren eta laugarren posturako lehia jokatu zen eta Joxely 2-0 nagusitu zitzaion Kili Kolo taldeari.

 

Dollygans taldeak bere historiako bigarren liga irabazi zuen. Azken urteetan oso maila ona ematen ari den taldea da. 2007/2008 denboraldian irabazi zuen bere lehen liga. 2009/2010 denboraldian berriz, finala galdu zuen Joxely-ren aurka eta sei urteren ondoren, bere ibilbideko bigarren txanpionsa irabazi zuen larunbatean. Finalak denetik izan zuen. Tentsioa, emozioa, golak, polemika...

 

Bi taldeek errespetu handiarekin hasi zuten lehia. Zelai erdiko jokua nagusitu zen eta ez alde batean ez bestean, ez ziren gol aukera handirik ikusi arauzko lehen 40 minutuetan. Atsedenaldira hutsnako berdinketarekin joan zen partidua. Lehen zatiko albisterik nagusiena, zoritxarrez, Joseba Albizu Dollygans taldeko aurrelariaren lesioa izan zen. Area barruko jokaldi batean, belaunak huts egin zion eta ezin izan zuen gehiago jokatu (konfirmazio faltan, baliteke lotailu gurutzatua hautsita izatea).

 

Bigarren zatian golak eta emozioa

Bigarren zatia guztiz bestelakoa izan zen. Bi taldeek gehiago arriskatu zuten eta bi kontraeraso azkarretan Dollyk finala erabakita utzi zuela zirudien. Jon Sanchez eta Roberto Idigorasen golei esker, 2-0 aurreratu ziren markagailuan. 20 minutu besterik ez ziren falta finala amaitzeko. Hala ere, Albok-ek ez zuen amore eman nahi izan eta lehia amaitzeko 10 bat minuturen faltan, estrategia jokaldi landu batean, 2-1ekoa jarri zuen markagailuan.

 

Hortik aurrera, azken minutuetan erabat nagusitu zitzaion Dolly-ry. Aukeraren bat edo beste ere izan zuten, baina hor agertu zen gerora finaleko jokalari onenaren saria irabazi zuen Asibar Urteaga atezaina. Gelditu bikainak egin zituen eta hein handi batean, Dollyren bigarren liga titulua, bere eskuetatik etorri zen. Azkenean 2-1 amaitu zen finala Dollygans-en alde.

 

OK Magazineak ligako finaleko lehen gola egin zuen Jon Sanchez-ekin hitz egiteko aukera izan zuen finala amaitu ahalaz bat. Hemen daukazue elkarrizketa:

 

Kopako finalean Kalaña jaun eta jabe

Kopako finalak bi aurpegi izan zituen. Lehen zatian partidu lehiatu bat ikusi zen Azkoagaineko berdegunean. Joko nahasia eta zelai erdiko jokua izan ziren nagusi. Hemen ere, ligako finalean bezalaxe bigarren zatian erabaki guztia. 

 

Kalañatasarayk 9 aldaketa egin zituen eta Bundeswehr taldeak berriz, bizpahiru ordezko besterik ez zituen aukeran. Freskotasun eta kalitate aldaketa horrek eman zion garaipena Kalaña taldeari. Bereziki, aurrekaldean esperientzia eta kalitate handiko jokalariak gorde zituen bigarren zatirako eta jokalari hauek, diferentziak markatu zituzten. Bigarren zatian zehar, Kalañatasaray jaun eta jabe izan zen 4 gol sartuta eta finala, merezimendu osoz irabazi zuen. Azkenean 0-4 amaitu zen finala Kalañatasaray-ren alde.

 

Hemen ere Kalañatasary taldeko Iker Alzelai jokalariarekin hitz egiteko aukera izan genuen. Hemen daukazue elkarrizketa:

 

Urteaga eta Martin jokalari onenak

Taldekako sariez gain, liga eta kopako finaletan, partiduko jokalari onenaren saria ere banatzen du Herriko Futbol Txapelketako batzordeak. Aurtengo bi sariak oso bereziak izan ziren. Normalean sari hau, erasoko jokalariei eta batez ere golak sartzen dituzten jokalariei ematen zaie, baina aurtengo bi sariak, guztiz bestelakoak izan ziren.

 

Urteaga eta Martin sariarekin

 

Ligako finaleko jokalari onenaren saria Asibar Urteaga (Dollygans) atezainak irabazi zuen. Partidan zehar 3-4 geldiketa ikusgarri egin zituelako, besteak beste. Kopako finaleko izendapenak ere harridura sortu zuen. Erasoan aurrelariek egindako golak saritu beharrean, defentsa lanean egindako partidu itzela saritu nahi izan zion batzordeak Jagoba Martin (Kalañatasaray) zentralari. Sekulako partidua egin zuen Martinek, huts bakar bat ere ez zuen egin partidu osoan.

 

Hemen ere bi protagonisten hitzak jasotzeko aukera izan genuen:

 

 

Sari banaketa

Bestelakoan, urteroko legez HFT batzordeak ondorengo sariak ere banatu zituen:
 
Ligako txapeldun: Dollygans


Kopako txapeldun: Kalañatasaray


Ligako hirugarren: Joxely


Ligako laugarren: Kili Kolo


A Taldeko txapeldun: Zorrobero


B Taldeko txapeldun: Nandrolona


Kiroltasunaren saria: Igor Gomez (Zorrobero)


Jokalari beteranoena: Txako (Txarrixak)


Atezain onena: Unai Arzamendi (Nandrolona)


Goleatzaile onena: Jokin Biain (Kili Kolo)

Lau finalistak elkarrekin, Azkoagaineko berdegunean.

comentarios

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

opinion

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publicidad

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.