Atletismoa

Atletismoa
2013-10-27 19:22:29
Sara Gomez-ek ere junior mailan garaipena lortu du
Yeray Varelak Lasarte-Oria Bai! lasterketa irabazi du

Gaur goizean Lasarte Oriako herrian, kros herrikoaren XVIII. edizioa ospatu da. Tradizio handiko lasterketa honek, aurten bere nagusitasuna ospatu du. Ia 1000 partehartzaile -966- batu dira irteera puntuan eta guztien artean Yeray Varela oñatiarra izan da azkarrena.

 

Korrikalari kopuru handiarekin batera, tenperatura beroa (21º goizeko 10:30) eta hegohaizea izan dira lasterketaren beste protagonistetako batzuk. Ekitaldia ikusteko tenperatura bikaina zegoen arren, korrikalariek tenperatura eta baldintza deserosoak izan dituzte zirkuitu guztian zehar. 10,5 km lasterketa izaki, oso azkarra izan ohi da. Gora behera batzuk ere baditu eta gogortasun horri tenperatura eta kontrako haizea gehituz gero, hitzordua dexente gogortu du.

 

Hala ere, urteko zitarik garrantzitsuenerako (B/SS), 15 egun bakarrik falta direla antzematen zen. Izan ere, korrikalariak eta zaletuak ez dira baldintza horien aurrean kikildu eta giro bikainean ospatu da aurtengo lasterketa.

 

Yeray Varela azkarrena

1000 korrikalari inguru zenbaki benetan esanguratsua da herri lasterketa baterako. Kirolari bakoitza mundu bat da eta helburuak ere horrelakoak izaten dira. Batzuk marka egitera, beste batzuk B/SS gertatzera eta beste horrenbeste goiz eder bat igarotzeko asmotan irten dira probara.

 

Horien artean, faborito nagusietako bat, Yeray Varela oñatiarra zen. Duela bi aste, Arrasate-Oñati irabaztetik zetorren eta sasoi puntu onean dagoela garbi zuten bere aurkariek. Garaipena ez da azken kilometroetara arte erabaki, baina egia esan, ondo baino hobeto kontrolatu du lasterketa osoa txantxikuarrak.

 

Pasaden astean, Donostiako 15 Km. lasterketan arazo fisikoak izan zituen eta ondorioz, errebantxarako gogoarekin joan da Lasartera. Goizean goizetik garbi ikusten zen garaipena begiz jota zeukala eta azkenean, 13 segunduko aldearekin nagusitu da Varela. Azken hiru asteetan lortzen duen bigarren garaipena da. Varelak, 33:30 denbora eginez zeharkatu du helmuga. Bigarren, Unai Arroyo 33:43 eta hirugarren Jose Antonio Blanco 33:52 helmugaratu dira.

 

Sara Gomez onena, junior mailan

Aipatu Yeray Varela ez dela gaurko oñatiar saritu bakarra izan Lasarten. Sara Gomez korrikalari gazteak ere, junior mailako garaipena lortu baitu 47:24 denborarekin. Bestelakoan, guztira 8 oñatiar izan dira lasterketan.

 

Sailkapen guztiak hemen.

Yeray Varela artxiboko argazki batean. Argazkia: Natxo Santos.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.