Besteak

Besteak
2018-05-08 11:44:58
5 URTEKO JARDUNAREN OSTEAN, OK MAGAZINEA GELDITU EGINGO DA
Iritsi da amaiera. Eskerrik asko!

Lehen eta behin, agur bero bat urte guztiotan alboan izan zaituztedan guztioi. Egun zaila eta konplexua da gaurkoa niretzat. Izan ere, etapa baten amaieraren berri ematera natorkizue. Bost urte luzeko ibilbidea egin ostean, OK Magazineak bere jarduna eten egingo du gaurtik aurrera.

 

Amaitu da beraz, urduritasunez, ilusioz, eta batez ere, pasioz bizi izan dudan etapa zoragarria. 2013ko martxoan, proiektua aurkeztu nuenean, ez nuen inondik-inora imajinatuko gaurko egunera iritsiko ginenik, baina errealitateari aurrez-aurre begiratzeko unea da. Ez dago besterik.

 

Edozein kiroletan bezala, era honetako proiektu bati aurre egin ahal izateko, fisikoki zein mentalki %100ean egotea ezinbestekoa da. Eta uneotan, ez da nire kasua. Zorionez Oñatin, kirolak ez du etenik eta toki guztietan egon nahi horrek, higadura handia sortu dit. Nire benetako lanaren osagarri bezela sortu zen webguneak, nire eguneroko lehen kezka izaten amaitu du eta azkenean, hustu egin nau. Borondatezko lana behar-beharrezkoa da, baina neurrian bada, hobe.

 

Hala ere, helburuak soberan bete dituela iruditzen zait. Herriko kirolzale guztien elkargune izan nahi nuela adierazi nuen aurkezpenean, eta iruditzen zait, hein handi batean lortu dudala. Kirolak, baina batez ere, handienen itzalean mugitzen direnek, komunikabideetan merezi duten lekua irabazi dute. Eta harro eta pozik gelditzen naiz, OK Magazineak guzti honetan jarri duen aletxoarekin.

 

Garaipen edo dominen gainetik kirolak transmititzen dituen baloreak bizi eta maitatzen ditudalako egin dut guzti hau. Gaizki egindakoak barkatu, baina batez ere, ondo egindakoekin gelditu.

 

Mila esker bidelagun izan zareten guztioi!

 

Besarkada handi bat,

 

Aratz

Eskerrik asko bidelagun izan zareten guztioi.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.