Mendia

Mendia
2018-04-25 12:52:51
APIRILAREN 15EAN ESTREINATU ZUTEN AURTENGO EGUTEGIA
Aizkorri-Aratz natur parkea ezagutzeko mendi irteera sorta

Bederatzigarren urtez jarraian Aizkorri-Aratz natur parkea hobeto ezagutzeko mendi irteera sorta programatu dute Parketxeak eta Arantzazuko Adiskideen elkarteak. Natur parkearen eremu zabala ezagutzeaz gain, ingurune eder honetan ikus daitezkeen antzinako elementu kulturalak interpretatzeko aukera izango da ibilaldi hauen bidez.

 

Urtero bezala, apirilean hasi eta urrira bitartean, hilero mendi irteera bana (abuztuan izan ezik) antolatuko dute Arantzazuko Adiskideek eta Arantzazuko Parketxeak. Aizkorri-Aratz natur parkea hobeto ezagutu, eta bere baitan dituen aberastasunak (paisaia, historia, etnografia...) balioan jartzea da irteera hauen helburua.

 

4-5 orduko ibilaldiak izaten dira, zailtasunik gabekoak, eta gai ezberdinetan adituak direnen azalpenak entzuteko aukera egoten da. Aurtengo lehen irteera (Biozkornia. Unibertso karstikoa) apirilak 15ean egin zen. Aurrera begira, beste bost irteera iragarri ditu Arantzazuko Adiskideen elkarteak. Maiatzaren 13an "Iturrigorri-Bellotza-Parketxea" ezkutuko bidea; Ekainaren 16an "Urkulu-Degurixa-Urkulu" artzaintza; Uztailaren 21ean "Arantzazu-Aloña" Aloña ilunabarrean; Irailaren 16an "Kortakogain-San Juan Artixa-Kortakogain" kontrabandista bideak eta urriaren 21ean, oraindik konfirmatu gabe dagoen ibilaldia izango da azken irteera gidatua.

 

Ibilaldi gidatuak

Gai ezberdinen inguruko adituen azalpenak entzuteko aukera egoten da aipaturiko ibilbide gidatuetan. Zailtasun teknikorik gabeko irteerak izanik, 4-5 ordutan egiteko dira. Helduek 3€ ordaindu behar dute, eta haurrek (-12 urte) 2€.

 

Irteera bakoitzari buruzko informazio zehatzagoa Arantzazuko parketxean edo arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net helbide elektronikoan, 943 78 28 94 telefonoan, www.gipuzkoamendizmendi.net webgunean aurkitu dezakezue.

Urbiko poljetik Aizkorri zerra nabarmentzen da. Argazkia: parketxesarea.org

comentarios

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

opinion

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publicidad

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.