Eskubaloia

Eskubaloia
2018-04-25 12:28:43
LAUKO FINALA IRABAZI OSTEAN ESPAINIAKO FASEA JOKATUKO DU FORD MUGARRIK
Kepa Zelaia: «Urteko helburu nagusia bete dugu»

Ez da posible izan. Fagor Industrial Aloña Mendik ezin izan du asteburuan Arrasaten jokatu den Euskal Ligako lauko finala irabazi. Finalerdian Ford Mugarriren aurka 27-22 galdu ostean, iazko balentria errepikatzeko aukerarik gabe gelditu ziren Aranbururen mutilak. Igandeko finalean, Arrasatek Zarautz menperatu zuen eta talde morean jokatzen duen Kepa Zelaia oñatiarrak, iaz bere taldekide ohiek bizi izandako esperientzia dastatzeko aukera izango du maiatzeko bigarren asteburuan.

 

Liga erregularrean egindako lan bikaina berretsi du asteburuan Ford Mugarri Arrasatek. Larunbatean Aloña ondo gainditu ostean, igandeko finala ere irabazi egin zuten eta bi garaipen horiei esker, Espainiako fasea jokatzeko txartela lortu du talde zerrajeroak. Iaztik elastiko morea defendatzen duen Kepa Zelaia oñatiarrak, bere kirol ibilbideko erronka handiena gozatzeko aukera izango du bi aste barru.

 

Ford Mugarrik egindako denboraldia oso ona izan dela aitortu digu Zelaiak: «Oso maila onean iritsi gara denboraldi amaierara eta iruditzen zait, merezimendu osoz egongo garela Espainiako fasean». Asteburuan jokatu den lauko finalaz hitz eginda, Iturripen bizi izan den giroaz mintzatu zaigu txantxikuarra: «Urtean zehar jende gutxi etorri da gure partidak ikustera, baina asteburuan, giro paregabea egon da Iturripen» gaineratu du.

 

Urteko helburu nagusia beteta, orain, Espainiako fasea prestatzen hasiko dira Kepa eta bere taldekideak. Hemen daukazue Ford Mugarri taldeko txantxikuarrarekin egin dugun elkarrizketa:

 

Zelaia, Aloñaren aurkako partidan. Argazkia: Goiena

comentarios

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

opinion

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publicidad

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.