Mendia

Mendia
2018-04-19 10:38:42
ESPAINIAKO KOPAN 10. POSTUA LORTU OSTEAN IRITSIKO DA ALOÑAKO IGOERARA
Euskal selekzioarekin lehiatzetik, etxeko lasterketara

Badator aurtengo Aloñako Igoera. Hiru egun eskas gelditzen dira hamalaugarren ekitaldiari hasiera emateko eta korrikalari zein antolatzaileak, prest dira igandeko hitzordurako. Euskal Herriko txapelak jokuan egongo dira Oñatin eta faboritoen multzotik gertu ibili nahiko lukeen Axier Alonsok, elkarrizketa eskaini zuen atzo Oñati Irratian. Euskal Selekzioarekin debuta egin ostean, etxekoen aurrean lehiatzera pasako da asteburuan.

 

Iaz bosgarren eta aurreko bi ekitaldietan laugarren postuak lortuta, Aloñako podiuma hatz puntekin ukitu du azken urteetan Axier Alonsok (Oñati, 1988). Eta sasoi betean iritsiko da igandeko hitzordura. Izan ere, pasaden igandean, Espainiako Kopako bigarren proba puntuagarrian, Jerten (Extremadura), hamargarren postua lortuta iritsiko da etxeko lasterketara. Azken urteetan egindako lan bikainak saria izan du eta denboraldi hasieran, Euskal Selekzioaren deia jaso zuen txantxikuarrak: «Sorpresaz eta ilusioz hartu nuen hautatzailearen deia. Goi mailako kirolarien ondoan ikasteko aukera bikaina da eta pertsonalki, ohore bat da gure koloreak estatu osoan eramateko aukera izatea» zioen atzoko elkarrizketan.

 

Aurrez, Malagan egin zuen debuta Axierrek selekzioarekin eta lehen proba puntuagarri horretan, 14. iritsi zen helmugara. Gogoratu beharra dago, otsaila amaieran ere, UZ Trail lasterketako podiumera igotzeko aukera izan zuela oñatiarrak. Dena den, igandean oso bestelako proba aurreikusten du: «Euskal Herriko txapelak jokuan egonik, korrikalari oso onak etorriko dira eta oso zaila izango da euren inguruan ibiltzea» gaineratu zuen. 

 

Marka pertsonala hobetzea helburu

Iganderako izango dituen helburuetaz ere mintzatu zen Alonso atzoko elkarrizketan. Eta azken urteetan podiuma oso gertu ikusi badu ere, igandean marka pertsonala hobetzearekin konformatzen dela esan zuen: «Errealistak izanda, zaila ikusten dut lehen postuetan ibiltzea. Hala ere, aurrekoek huts egiten badute, nire aukera bilatzen saiatuko naiz. 2 ordu eta zortzi minutuko marka hobetuko banu, pozik egongo nintzateke» adierazi zuen.

 

Igandeko lasterketaren gakoak aztertzeaz gain, selekzioko esperientziaz ere, luze eta zabal mintzatu zen Alonso atzo eguerdiko irratsaioan. Beheko podcast-ean entzun dezakezue:

 

Axier Alonso iazko Aloñako Igoeran. Argazkia: Amaia Arzamendi

comentarios

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

opinion

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publicidad

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.