Mendia

Mendia
2018-04-17 11:20:15
IOKIN GARAIK HIRUGARREN POSTUAN AMAITU ZUEN LASTERKETA
Garai eta Uribarri oñatiar azkarrenak, Arrasate-Udalatx lasterketan

Arrasate-Udalatx mendi lasterketak laugarren ekitaldia ospatu zuen igande goizean. Giroa lagun, 300 korrikalaritik gora elkartu ziren irteera puntuan eta Julen Larruzea eta Ane Zabala izan ziren guztietan azkarrenak. Txantxikuarrei dagokienean, Iokin Garai (3.) eta Ainara Uribarri (6.) izan ziren gure ordezkaririk onenak.

 

Julen Larruzea larrabetzuarra eta Ane Zabala arrasatearra izan dira aurtengo Arrasate-Udalatx lasterketako protagonista nagusiak. Bata zein bestea, gizonezko eta emakumezko sailkapeneko korrikalari indartsuenak izan ziren eta 21 kilometroko (+ 1250 m.) bidean ikusi zenagatik, merezimendu osoz eraman zuten eguneko garaikur nagusia. Larruzeak 01:47:39 osatu zuen ibilbidea eta ia zortzi minutuko aldea atera zion Aritz Kortabarria (01:55:03) bigarren sailkatuari. Gizonezkoen podiuma, Iokin Garai oñatiarrak (1:55:22) osatu zuen.

 

Azken orduko gonbite bat onartuta lehiatu zen igandean Garai Arrasaten. Hasiera batean, lasterkata hau ez zegoen bere planetan, baina pasaden astean Tarragonan denboraldiko lehen garaipena lortu ostean, ondo erreluperatu, eta sasoiko dagoela erakutsi du beste behin txantxikuarrak. Normalean, distantzia luzeagoetan aritzen bada ere, proba motz hauetan lehiatzeko behar den abiadura mantentzen duela erakusti du.

 

Uribarri seigarren

Emakumeen artean Ane Zabala arrasatearra izan zen azkarrena (02:23:58). Ainhoa Lendinez elgoibartarra (02:25:56) izan zen bigarrena, eta podiumeko azken kaxoia, beste herritar batentzat izan zen. Isa Casadok egin baitzuen hirugarren denbora onena (2:30:35).

 

Podiumetik kanpo bada ere, Ainara Uribarri gazteak egindako lana ere aipagarria izan zen. Oñatikoak, 02:39:23 denborarekin seigarren postuan gurutzatu zuen helmuga. Seniorren artean, laugarren atleta onena izan zen Ainara.

 

+ Sailkapen ofizialak.


Garai eta Uribarri helmugara iristen. Argazkiak: Goiena

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.