Pilota

Pilota
2018-04-12 15:19:37
LEHEN KANPORAKETAK APIRILAREN 21EAN HASIKO DIRA
Astelehenean itxiko da Olabartako pilota txapelketako izen-ematea

Geroz eta gutxiago gelditzen da aurtengo Olarbartako jaixei hasiera emateko. Bada, antolatzaileek ireki dute beste urtebetez, binakako pilota txapeltan izena emateko aukera. Interesa dutenek, Arrano, Ongi eta Aloña Mendi tabernetan egin dezakete inskripzioa apirilaren 16a baino lehen.

 

Olabartako jai batzordeak prest dauka aurtengo egitaraua. Eta besteak beste, urteroko legez, binakako pilota txapelketa izango da egitarauko hitzorduetako bat. Emakumezko eta gizonezkoen txapelketak egingo dira eta bikote bakoitzean, gehienera, federatu bakarra aurkeztu daiteke. Kanporaketak hilaren 21,22 eta 28, 29ko asteburuetan jokatuko dira eta finalak, maiatzaren 1ean.

 

Izen-ematea zabalik dago eta ineteresatuek, apirilaren 16a baino lehen egin beharko dute inskripzioa Arrano Ongi edo Aloña Mendi tabernetan. Bikoteak 10€ ordaindu beharko du izena ematerakoan.

 

Arautegi berezia

Olabartako frontoiaren ezaugarriak oso bereziak dira. Hori horrela, txapelketako partiduak ondorengo arautegiarekin jokatuko dira. 12 tantutako partiduak izango dira eta 2 set irabazi beharko dira kanporaketan aurrera egiteko. Sakea mugatuta egongo da, motz eta luze faltak penalizatuko direlarik. Pilotak frontis aurretik eta ondoren sabaia jotzea ez da falta izango eta azkenik, pilota frontoiko bi aldeetan dauden banku gainean gelditzen bada, toki horretatik botea eman gabe jarraitzeko aukera izango da. Aurtengoa, txapelketaren seigarren edizioa izango da.

Pilotariak Olabartako frontoi txikian.

iritziak

agenda

Plazaola Aloña - Mondrate C.D.
18.04.21
Areto Futbola
Zubikoa kiroldegia

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.