Besteak

Besteak
2018-04-10 17:17:36
8 ASTEKO IRAUPENA IZANGO DU ETA IZEN EMATEA OSTIRALEAN ITXIKO DA
Helduendako ikastaro berriak antolatu ditu Tatarraz Patin Elkarteak

Helduendako hiru ikastaro berri antolatu ditu Tatarraz Patin Elkarteak. Hiru mailatan banatuta, zortzi astez luzatuko dira klaseak eta astean ordu eta erdiko saio bat eginda, guztira hamabi orduko praktika hartuko da. Izen-ematea ostiralean itxiko da.

 

2017-2018 ikasturteko eskaitzarekin jarraituz, ikasturteko azken ikastaroa antolatuko du Tatarraz Patin Elkarteak, udaberrian zehar. Datorren astelehenean hasi eta ekaina bitartean, helduei zuzendutako hiru ikastaro ezberdin eskaintzen hasiko baitira.

 

Mailaren arabera, hastapenean, hobekuntza I-ean edota hobekuntza II-an izena emateko aukera egongo da. Lehena asteazkenetan izango da, bigarren multzokoak asteartetan izango dute euren hitzordua, eta trebetasun handiena daukatenek, astelehenetan. Klase guztiak 19:00-20:30 izango dira eta programaren arabera, Larañako pilotalekuan edota bidegorrian ibiliko dira.

 

Izen-ematea

Ikastaroak 12 ordu eta 8 asteko iraupena izango du. Interesatuek ostirala bitartean egin dezakete inskripzioa eskola@tatarraz.eus helbidean edo 697 508 367 telefonoan. Tatarrazeko bazkide direnek %10eko deskontua izango dute.

Helduendako ikastaro berriak antolatuko ditu Tatarrazek.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.