Mendia

Mendia
2018-04-10 11:23:43
IOKINEK LA SENIAN (TARRAGONA) ETA SAIOAK ZARAMILLON (BIZKAIA)
Denboraldiko lehen garaipena Garai eta Arkonadarentzat

Kirolari eta txapelketa ugari atsedena hartzen zeuden bitartean, bada aste santuetako opor egunetan, lasterketaren bat egiteko apronbetxatu duen herritarrik. Iokin Garai eta Saioa Arkonadaren kasuak dira aipagarrienak. Batak zein besteak, denboraldiko lehen garaipena lortu baitute asteburuan. La Sénia (Tarragona) herriko Marató La Fagedako ultra irabazi zuen larunbatean Garaik, eta egun berean, baina etxetik dexente hurbilago, Zaramillon (Bizkaia) jokatu zen Enkarterri Extrem Trail-eko 20 kilometrotako proban, emakumezko azkarrena izan zen Arkonada.

 

Herriko mendi lasterkariek sasoi betean hasi dute aurtengo denboraldia. Aste Santu aurretik jokatu ziren proba ezberdinetan emaitza esanguratsu bat baino gehiago lortu zituzten Xabi Lete, Maite Anton, Axier Alonso edota Iñaki Arriaranek. Oraingo honetan baina, azken denboraldietan diziplina honetan herriko erreferente izan diren Iokin Garai eta Saioa Arkonada aipatu behar ditugu. Batak zein besteak, denboraldiko lehen garaipena lortu baitute asteburuan.

 

Iokinek, Tarragonako La Sénia herrian jokatu zen La Fagedako ultra irabazi zuen larunbatean. Kataluniako mendi lasterketa honen zortzigarren ekitaldiak, distantzia ezberdinetako hiru proba eskaintzen zituen. 12 kilometroko ibilbide motza, maratoia eta 54ko ultra. Oñatiko mendi lasterkariak azken distantzia honetan parte hartu zuen eta irteeran maratoiko korrikalariekin batera abiatu baziren ere, hasieratik nabarmendu zen lasterketa buruan.

 

Hori horrela, erritmo eta sentsazio onak bilatu zituen Garaik eta 5 ordu eta 45 minutu pasatxoan iritsi zen helmugara. Ordu erditik gorako aldea atera zion Jordi Navarro (6:20:06) bigarren sailkatuari, eta 50 minutu, Adolf Aguilo hirugarrenari: «Test moduan neukan lasterketa hau eta egia esan oso sentsazio onak izan ditut. Hiru aste barru jokatuko den Nafarroa Extrem probarako konfidantza emango dit emaitza honek» esan digu.

 

Saioak ere denboraldiko lehen garaipena lortu zuen larunbatean. Zaramillo (Bizkaia) herriko Enkarterri Extrem Trail-eko 20 kilometroko proban parte hartu zuen eta Garaik Tarragonan bezala, honek ere ez zuen areriorik izan lasterketa guztian zehar. Nagusitasun osoz eraman baitzuen garaikur nagusia etxera. 2 ordu, 16 minutu eta 31 segundutan iritsi zen helmugara eta ia hamalau minutu sartu zizkion Sandra Villanoba (2:27:00) bigarren sailkatuari. Emakumezkoen podiuma, Paula Marcosek (2:30:17) osatu zuen. «Duela bi asteko arantza kentzeko balio izan dit garaipen honek» onartu digu Arkonadak. Orain hamabost egun Bedian jokatu zen proban galdu egin zen eta honenbestez, ezin izan zuen postu on bat bermatu. Aurrez baina, Arriarango (Beasain) mendi lasterketan bigarren postua ere lortu zuen Arkonadak.

Garai eta Arkonada asteburuan protagonista izan dira. Argazkiak: Artxiboa

iritziak

agenda

Plazaola Aloña - Mondrate C.D.
18.04.21
Areto Futbola
Zubikoa kiroldegia

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.