Txirrindularitza

Txirrindularitza
2018-04-09 12:27:47
ZALEEN BABESA NABARMENDU DU EUSKADI-MURIAS TALDEKO ZUZENDARIAK
Jon Odriozola: «Harro egoteko moduko Itzulia egin dugu»

Euskal Herriko Itzulia amaituta, Euskadi Murias taldeko kirol zuzendariarekin hitz egiteko aukera izan dugu. Jon Odriozolak balorazio oso ona egiten du. Lehen bi egunetan garaipenetik gertu ibili izana eta bereziki, zaleekin lortu duten batasuna azpimarratu nahi izan ditu zuzendari txantxikuarrak.

 

Azken bi egunetan hainbat arazo izan zituzten arren, Euskal Herriko Itzuliak aho zapore gozoa utzi die Euskadi Muriaseko lagunei. Jon Odriozola-ren gizonek errepidean maila bikaina erakutsi dute eta munduko talde onenenekin lehian ibiltzeko maila daukatela erakutsi dute zaleen aurrean. Lehen bi egunetan onenen pare aritu ziren eta bakarka zein taldekako sailkapenetan, postu aipagarriak lortu zituzten.

 

Asteak aurrera egin ahala baina, arazoak areagotzen joan ziren. Erorketak, osasun arazoak...hala ere, txirrindulari guztiek egunero izan duten «ausardia eta nortasuna» azpimarratu dizkigu Odriozolak. Zaleengandik jaso duten babesa «izugarria» izan dela dio Oñatikoak «ez nuen horrenbeste espero».

 

Lizarra, Itzulia eta Zornotzako probak pasata, erronka berriei begira jarrita daude iada. Ondorengo podcastean entzun dezakezue kirol zuzendariarekin egindako elkarrizketa:

 

Odriozola pozik, Itzulian egindako lanarekin.

iritziak

agenda

Plazaola Aloña - Mondrate C.D.
18.04.21
Areto Futbola
Zubikoa kiroldegia

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.