Txirrindularitza

Txirrindularitza
2018-04-07 12:35:25
EUSKADI MURIAS TALDEKO BIOMEKANIKARIA DA JOSE LUIS FERNANDEZ
Calibix, Oñatin sortutako punta-puntako erreminta biomekanikoa

Jose Luis Fernandez oñatiarra, hamarkada batetik gora dihoa biomekanikaren munduan murgilduta. Bizikleta ziklistaren neurrietara egokitzeko, Calibix izeneko erreminta zehatza patentatu zuen orain urte batzuk. Neurketa objetiboak egiten dituen merkatuko sistema bakarra omen da. Urtarrilaz geroztik, Euskadi Murias taldeko biomekanikari ofiziala da.

 

Txirrindularitza da Jose Luis Fernandezen (Oñati, 1970) pasioa. 13 urtez ziklista izan ostean, 8 urte egin zituen entrenatzaile bezala eta ibilbide luze honetan, kategoria ezberdinetako txirrindularien prestaketaz ere arduratu da. Orain baina, afizioz bada ere, hamarkada batetik gora darama biomekanikan aholkulari gisa. Eta bere altxor handiena, Calibix izeneko erreminta zehatza da.

 

«Ordu askotako ikerketa baten emaitza izan da» dio Fernandezek. Proiektuaren burua bera izanik ere, Calibix-en atzean, 20 bat profesionaleko giza taldea dago: ingeniariak, matematikariak, fisioterapeutak, podologoak, programatzaileak, txirrindulariak...«Ideia nirea izan zen. Baina inguruan izan ditudan profesionalen laguntzarik gabe, ez ginen honaino iritsiko» gaineratu digu.

 

Objetibotasuna

Biomekanikaren mundua asko profesionalizatu da azken hamarkadetan. Eskuz egiten zen neurketa bat izatetik, erabat digitalizatzera pasa da. Egun, punta-puntako teknologia erabiltzen dute guztiek baina Calibixek, besteek eskaintzen ez duten ezaugarri parea dauka; objetibotasuna eta errepikakortasuna. «Neurketa egiten duen teknikaria aldatuta ere, beti lortzen da emaitza berdina. Horretan bereizten gara» dio Fernandezek. «Beste sistema guztiek azken belaunaldiko teknologia erabiltzen dute baina neurtzailearen subjetibotasuna erabakiorra izaten da emaitzan».

 

Hori horrela, Calibix-en berezitasuna patroi generikoan dago. «Ziklista guztiekin betetzen den patroia bilatu dugu. Emakume edo gizon, eta edozein modalitateko bizikletekin neurtuta ere, guztiek dute patroi berezi hori».

 

Merkaturatzea erronka

Zikloturistak dira Calibix sistemaren berme handiena baina horiez gain, goi mailako txirrindulari bat baino gehiagorekin ere probatu dute erreminta. Jose Luis eta bere lan-taldearen erronka nagusia, merkatuan toki bat egitea da orain: «Euskal Herrian 20 bat dendari eskaintzen dizkiogu gure zerbitzuak eta estatu mailan ere, geroz eta gehiago dira Calibix erabiltzeko interesa azaldu digutenak. Orain baina, gure erronka nagusia, profesional mailako taldeetan sartzea da» dio. Eta lehen urratsa, Euskadi Murias-en sartzea izan da. Baina ez dira horrekin konformatzen. Itzulian dabiltzan taldeetako zuzendariekin biltzen ari da Fernandez asteon eta interesa azaldu badute ere, talde horietan sartzea «oso zaila» dela dio.

 

Calibix probatu nahi duenak, Oñatin bertan dauka horretarako aukera. Profesional maila «promozionatzeko eta ezagutara emateko» erabili nahi dute, baina garbi daukate euren bezero potentziala, edozein modalitateko txirrindularia dela.

 

Informazio gehiagorako: www.calibix.eu

Fernandez eta Odriozola, Euskadi Murias taldearen aurkezpenean.

iritziak

agenda

Plazaola Aloña - Mondrate C.D.
18.04.21
Areto Futbola
Zubikoa kiroldegia

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.