Besteak

Besteak
2018-04-04 15:16:37
ESKAERAK UDAL BULEGOETAN AURKEZTU BEHARKO DIRA HILAREN 13RA BITARTEAN
Zabalik dago jada uda kanpainan kirol begirale izateko izen-ematea

Kirol zerbitzuek antolatzen duten uda kanpainan begirale izan nahi dutenek, zabalik daukate aurtengo izen-ematea. Atzo ireki zen hezitzaileak hautatzeko prozesua eta interesatuek, apirilaren 13a baino lehen eman behar dute izena udal bulegoetan.

 

Eskainiko den kirola oinarri hartuta zerbitzua orokor edo espezifiko moduan bereiztu da. Eskalada indoor eta patinajea kirol zerbitzu espezifikoen atalean jaso dira eta kasu hauetan, esperientzia izatea eskatzen da. Bestelakoan, udalak aldi baterako beteko dituen kirol begirale lanpostu hauetara aurkeztu ahal izateko, 16 urte beteta izatea, kirolarekin erlazionatutako formakuntza akademikoa izatea eta euskara menperatzea eskatzen da.

 

Udalak bere aldetik, ekainaren 25tik uztailaren 20ra arteko lan kontratua eskaintzen du. Hilabete eskaseko tarte horretan bete beharreko lanaldia, ezartzen duen zerbitzuaren araberakoa izango da. Halaber, hautatzen diren lagunek zerbitzua antolatu eta azken ebaluazioa egiteko saioetara joan beharko dute, ekainaren 13 eta uztailaren 20an. Saio horien lan orduak ere ordainduko dira. Tenis, mini-tenis, patinaje eta eskalada emango duten begiraleek gainera, 3 orduko formakuntza saioa egin beharko dute uda kanpaina hasi aurreko astean. Egunak eta ordutegia aurrerago zehaztuko da baina saio horietan parte hartzea derrigorrezkoa izango da.

 

Eskaerak 13a bitartean

Uda kanpainan kirol begirale gisa lan egiteko interesa dutenek eskaerak udal bulegoetan aurkeztu behar dituzte apirilaren 13ra bitartean. Izena ematerakoan, eskaera orriarekin batera nortasun agiriaren kopia, eskatzen diren tituluen fotokopia, eskaeran aipatzen diren meritu guztien egiaztagiriak eta izatekotan, euskara menperatze mailari dagokion titulazioa aurkeztu behar dira.

 

Jasotzen diren eskaera guztiak baloratuko dira eta bai formazio akademikoa, lan eskarmentua eta Oñatin erroldatuta egotea, kontutan hartuko dira. Kontratazio hauek arautzen dituzten oinarriak udal bulegoetan edo udalaren web atarian eskuratu ahal izango dira ondoren.

 

Haur eta gaztetxoen izen-ematea

Bestalde, uda kirol kanpainan parte hartu nahi duten haur eta gaztetxoen behin-behineko izen-ematea apirilaren 16tik 18ra egin beharko da kiroldegian. Izena emateko eguna eta ordua zehazten duen zozketa 19an egingo da eta behin-betiko izen-ematea hurrengo astean. Jasotzen diren eskaeren arabera erabakiko da zenbat begirale eta zein jardueretarako beharko diren.

Hilaren 13ra arte dago zabalik izen-ematea.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.