Pilota

Pilota
2018-03-26 12:51:43
22-18 GALDU DUTE FINALA VIANA ANAIEN AURKA
Pérez eta Eskalero azpitxapeldun, Gipuzkoako Udaberri Sarian

Gipuzkoako Udaberri Sariko finala jokatu dute asteburuan Gorka Pérez eta Mikel Eskalero oñatiarrek. Viana anaien aurkakoa, lehia oso parekatua izan zen eta azkenean, Beloki taldekoek eskuratu zuten 3. mailako txapel nagusia. 

 

Sari nagusirik gabe, baina azpitxapeldun izatearen errekonozimenduarekin amaitu dute asteburuan, Gipuzkoako Udaberri Saria, Gorka Pérez eta Mikel Eskalero oñatiarrek. Larunbat arratsaldean jokatu zuten finala Legazpiko Urbeltz pilotalekuan eta Viana anaien aurkakoa lehia oso parekatua izan zen. Azken tantoetan baina, Beloki taldekoak finago aritu ziren eta 22-18 emaitzaz nagusitu ziren oñatiarren aurrean.

 

Finalera iristeko zazpi partida jokatu behar izan dituzte txantxikuarrek eta sei irabazi eta bakarra galduta iritsi dira finalera.

Pérez eta Eskalero Udaberri Sariko azpitxapeldunak izan dira.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.