Duatloia

Duatloia
2018-03-16 07:30:01
160 NESKA MUTIKO ELKARTUKO DIRA BIHAR PROBAREN LEHEN EKITALDIAN
Duatloi Txikia, nagusiak utzitako hutsunea ilusioz betetzeko

Duela aste batzuk ezagutu genuen Oñatiko Duatloia bertan behera uztearen erabakia eta oso bestelako proba izango bada ere, nolabat esanda, nagusiak badu erreleboa. Bihar goizean, 10:30etan hasita, Duatloi Txikiaren lehen edizioa egingo baitu Aloña Mendi Triatloi taldeak.

 

Ia hiru hamarkadako historia daukan proba batek uzten duen hutsunea handia da. Hala ere, Aloña Mendi Triatloi taldeak etorkizun oparoa izan dezakeen erreleboa topatu dio Oñatiko Duatloari. Harrobira jo baitu ilusio eta haize berrien bila. Kirol hau gaztetxoenei hurbiltzeko ahaleginean, eskolarteko adinekoentzako Duatloi Txikia antolatu du bihar goizerako.

 

Benjamin, alebin eta infantil mailako neska-mutikoentzako hitzorduak jendetza elkartuko du Oñatiko plazan. 160 bat kirolarik eman dute izena hitzorduan eta aste gutxitan aurrera ateratako proba izan bada ere, antolatzaileak «oso pozik» agertu dira izan duen erantzunarekin. «Gehienak Oñatikoak izango dira, baina kanpotik ere etorriko dira batzuk» diote.

 

Ibilbide ezberdinak

Probako erdigunea plazan kokatuko da eta handik abiatuta, korrika eta bizikletako sektoreak osatu beharko dituzte parte-hartzaileek. Hiru kategorietan banatuta, benjamin eta alebinen probak ez dira lehiakorrak izango, eta sailkapena, soilik, infantil mailakoan kaleratuko da. «Helburua kirola ezagutu eta probatzea da. Egun on bat igarotzen badute, gu konforme geldituko gara» diote antolatzaileek.

 

Korrikako sektorea plazatik gora (Atzeko Kale eta Kale Barrian zehar) egingo da eta bizikletakoa, boxetatik behera: Kale Zaharra, Otadui Zuhaiztia, Lizaur Kalea eta Unibertsitate Hiribidea zeharkatuz. Kategoria bakoitzak itzuli kopuru ezberdina izango du baina irteera eta helmuga, Duatloi nagusian bezala, Foruen Enparantzan bertan kokatuko da guztientzat.

 

Trafiko etenak

Lehen lasterketa goizeko 10:30 abiatuko da eta korrikako sektoreak trafikoan eragingo ez badu ere, bizikletakoak, hainbat eragozpen sortu ditzake eguerdia bitartean. «Trafikoa ez da erabat moztuko baina bizikletan Kale Zaharretik errepidera irtengo garenez, une batzuetan behintzat ibilbide horiek itxita mantenduko ditugu» diote.

 

Probak eragin ditzakeen eragozpenak txikiak izango direlakoan, gaztetxoenen ilusioa erabiliko dute antolatzaileek, nagusiak utzi duen hutsunea betetzeko.

 

+ Probako webgune ofiziala

Gaztetxoak izango dira biharko protagonista nagusiak. Argazkiak: Goiena

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.