Igeriketa

Igeriketa
2018-03-15 11:42:04
ASTEBURUAN SABADELLEKO PAULUS WILDEBOER OROIMENEZKOAN IZAN DA
Gipuzkoako selekzioarekin lehiatu da Ainhoa Redin oñatiarra

Neguko hitzordu garrantzitsuak jokatzen ari diren honetan, Gipuzkoako txapelketak amaitu eta Euskal Herrikoak lehiatu aurretik, goi mailako igeriketa txapelketa batean parte hartzeko aukera izan du asteburuan, Ainhoa Redin oñatiarrak. Sabadelleko Paulus Wildeboerren oroimenezkoan, Gipuzkoako selekzioa ordezkatzeko aukera izan du txantxikuarrak.

 

Lurraldeko 20 bat igerilarik osatu dute hautatzailearen zerrenda eta Redin, bailarako ordezkari bakarra izan da Sabadellen. Junior eta absoluto mailako zitan 50, 100 eta 200 bizkar erakoez gain, 50 tximeletan ere lehiatu zen Aloña Mendikoa. Orokorrean, «gustora» gelditu dela onartu digu gaur goizean protagonistak. Probaren batean «lan hobea» egitea espero bazuen ere, gehienetan, bere marka hoberenen bueltan ibili da. Gaztea izan arren -15 urte-, Gipuzkoako selekzioaz aritzen den bigarren aldia izan da aurtengoa.

 

Eta asteburu honi begira, baikor egoteko motiboak dira horiek. Izan ere, Aloña Mendiko beste zortzi igerilarirekin batera, Euskal Herriko Txapelketan izango da asteburuan Redin. Guztira lau proba egingo ditu Iruñeako hitzorduan: 50, 100 eta 200 bizkar eta 200 estiloak. Helburua «marka pertsonalak hobetzea» izango dela onartuta, dominaren bat lortzeko aukera ere, ez du baztertu nahi izan Oñatiko igerilari gazteak.

 

Txapelketa konplexua

Udakoak prestatzen hasi aurretik, asteburukoa izango da Aloñako igerilarientzat, orain arteko txapelketa garrantzitsuena. Hori horrela, Xabier Infante entrenatzailearen sentsazioak ere jaso nahi izan ditu OK Magazineak eta Artzak, «txapelketa konplexua» aurreikusten du.

 

«Euskal Herriko igerilari onenen aurka aritu beharko dugu eta maila oso altua izango da» dio. Oñatiko igerilariak «ondo prestatuta» ikusten ditu baina igerileku handi batean aritzearen zailtasunak azpimarratu nahi izan dizkigu: «50 metroko igerilekuan izango da txapelketa eta gu ez gaude ohituta distantzia horietan». Hala ere, Infantek ez du aitzakiarik bilatu nahi eta igerilariengan «konfidantza osoa» duela onartu digu. 

Redin igerilekuan, gaur goizeko lan saio amaieran.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.