Atletismoa

Atletismoa
2018-03-14 15:37:30
MARTXOAREN 23AN BAILARAKO IKASTOLEN EKIMENEZ
Kros solidarioa Baionako Bernat Etxepare Lizeoaren alde

Oñatiko Txantxiku, Bergarako Aranzadi eta Leintz bailarako Arizmendi ikastolek, kros solidarioak antolatu dituzte martxoaren 23rako. Bailarako bost herritan egingo dira eta bertan jasotzen den diru-laguntza guztia, Baionako Bernat Etxepare Lizeoarentzat izango da.

 

Elkartasun ekimen garrantzitsua prestatzen ari dira Debagoieneko ikastolak. Ipar Euskal Herrian bigarren hezkuntzako etapa euskaraz eskaintzen duen ikastola bakarrari, Baionako Bernat Etxepare Lizeoari, esku bat botako baitio "Hazten gaitu, hazten dugu" izeneko kanpainan. Aipatu lizeo berria, azken urteetan Seaskak izan duen garapenaren lekuko zuzena da. Urtez urte ikasle kopurua handitzeaz gain, 2016an eskaintza pedagogikoa zabaltzea erabaki zuen. Horretarako, eraikin berri bat eraiki zuten eta 2017ko irailaz geroztik dago zabalik. Lizeo berriaren etorkizuna bermatzeko, 300.000 euro biltzeko erronka jarri zuten arduradunek eta gehiena lortu bada ere, oraindik, 50.000 euro falta dituzte behar-beharrezkoak dituzten hornidura guztiak lortzeko.

 

Bada, hutsune horretan bere aletxoa jarri nahi dute bailarako ikastolek. Eta kooperatiben filosofiarekin bat eginez, kros solidarioa antolatu dute elkarlanean, martxoaren 23rako. Debagoieneko bost herritan egingo dira eta lasterketa guztiek, kutsu herrikoia izango dute. Ikastoletako haur, gazte eta langileek ez ezik, herritar orok parte hartu ahal izango baitute euro baten truke.

 

Oñatiko egitaraua

Herri bakoitzak ekintza ezberdinak antolatuko ditu. «Ikastola bakoitzak, bere herriko ekintzak antolatzeko ardura izango du» adierazi zuten antolatzaileek, atzoko prentsaurrekoan. Hori horrela, hauxe izango da Txantxiku Ikastolak, Oñatirako antolatu duen egitaraua:

 

â— 10:30ean Haur Hezkuntzako ikasleen krosa plazan.

 

â— 12:30ean Bigarren Hezkuntzako ikasleen krosa plazan.

   Ibilbidea: Plaza - Kale Barria - Markuko kantoia - Atzeko kale - Plaza (2 itzuli)

 

â— 14:30ean Lehen Hezkuntzako ikasleen krosa plazan.

   Adinaren arabera, ibilbideari itzuli bat edo bi emango dizkiote.

 

â— 18:00etan Herri krosa plazatik abiatuta (*).

   Ibilbidea: Plaza - Kale Barria - Markuko kantoia - Atzeko kale - Plaza (2 itzuli)

 

(*) Gurasoen Kontseiluak antolatutako taberna izango da. Dortsalak bertan eskuratu ahal izango dira.
   

Txantxiku, Aranzadi eta Arizmendiko ordezkariak, atzo Oñatin egindako aurkezpenean.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.