Aloña Mendiko mendi sailak martxorako antolatu duen ibilaldiak Lapurdi eta Behe Nafarroa banatzen dituen mendikatea zeharkatuko du. Ortzaizen (Osses) abiatuta, Baigura (896m.) gaina igo eta Louhosson amaituko da.
16 kilometro eta 900 metro positiboko ibilaldia izango da. Aurreikuspenak betetzen badira, bost ord uingurutan egiteko modukoa; zailtasun handirik gabekoa. Irteera, goizeko 7etan egingo da postetxe parean eta izena emateko epea, ostegunean amaituko da.
alonamendi.mendi@gmail.com helbide elektronikoaren bidez, edo Aloña tabernan bertan egin daiteke inskripzioa 10€-tan. Gogoratu, mendi irteeratan parte hartzeko, ezinbestekoa izango dela mendian federatuta egotea.