Futbola

Futbola
2018-03-09 08:19:10
IGANDEAN IRABAZITA BETE-BETEAN SARTUKO DA ALOÑA IGOERAREN BORROKAN
Konfidantza eta batasuna, ligako azken txanpa erabakiorrerako

Partida garrantzitsua jokatuko du asteburuan, Erregional Preferente mailako taldeak. Bigarren itzuliko bolada txarrak, erabat irauli du sailkapeneko egoera baina zuzendaritza, zein talde teknikotik, baikortasun mezua transmititu nahi da. 38 punturekin, laugarren dago talde oñatiarra eta igandean, bigarren postuan dagoen Tolosa etorriko da bisitan Azkoagainera. Garaipen batek bete-betean sartuko luke talde oñatiarra berriz, igoeraren borroka lehiatuan.

 

Denboraldiko unerik zailenean dago Erregional Preferente mailako taldea. Lehen itzuli bikaina osatu ostean, lider sendo bezala kokatu zen denboraldiko lan erdietan. 15 partidetan 10 garaipen hiru berdinketa eta bi porrot soilik jaso zituen. Baina bigarren itzulian, dinamika erabat aldatu da. Jokatu dituen zazpi partidetatik lau galdu, bi berdindu eta bakarra irabazi baitu Aloñak. Eta zenbaki horien ondorioz, sailkapeneko egoera asko aldatu da.

 

Lider sendo, eta igoera oso bideratuta izatetik, laugarren posturaino jaitsi da talde oñatiarra. OK Magazineak jokalarien inguruan dauden hainbat pertsonarekin hitz egiteko aukera izan du astean, eta guztiek, bat egiten dute adierazpenetan: «Egia da ez genuela horrelako beherakada espero baina konfidantza osoa daukagu jokalariengan. Lehen itzulia ikusgarria izan da eta dinamika negatibo batean sartzen zarenean, denok dakigu buruak zenbat funtzionatzen duen. Garaipen bat iristen den momentuan, gora egingo dugu. Eta igandean aukera bikaina daukagu» diote.

 

Esperantzarako datuak

Lehen postura heltzea oso zaila ikusten bada ere, txantxikuarrek ez dute ezer baztertu nahi. «Eibar oso sendo dago baina oraindik, bi hilabete luze gelditzen dira eta hemendik aurrera erabakiko da guztia» onartu digute.

 

Eibar (46p.), Tolosa (45p.), Elgoibar (39p.) eta Aloña (38p.) dira lehen lau sailkatuak eta guztiak, Oñatira etorri beharko dira liga txapelketaren azken txanpa honetan. Eibarrekin izan ezik (joanekoan 2-1 galdu zen), beste bi taldeekin averagea aldekoa daukate. Tolosan 1-3 irabazi baitzen, eta Elgoibarren, 0-3. Honenbestez, aurkari hauek Azkoagainen garaitzeko gai badira, lehen postuen borrokan egongo da Aloña.

 

Azken zortzi partidetatik bost, Azkoagainen jokatuko ditu gainera. Beraz, beste behin, jokalari eta zaleen batasunean egon daiteke igoeraren gakoa. Gogoratu, lehen sailkatuak zuzenean lortzen duela igoera eta bigarrenak, play off-a jokatuko beharko du beste multzoko bigarren sailkatuaren aurka.

Aloñako jokalariak gol bat ospatzen.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.