Atletismoa

Atletismoa
2018-03-07 17:57:48
MARISOL RAMOSEK BRONTZEZKO BI DOMINA IRABAZI DITU
Emaitza onak oñatiarrentzat, Espainiako master mailako txapelketan

Aloña Mendiko atleta beteranoek lan ederra egin dute Espainiako pista estaliko master mailako txapelketan. Marisol Ramosek, brontzezko domina bana irabazi ditu 3.000 eta 1.500 metroko probetan, eta Jose Luis Garciak, seigarren eta bosgarren postuan amaitu zuen hurrenez hurren, aurrez aipatu distantzietan.

 

Master mailako pista estaliko Espainiako atletismo txapelketak, emaitza esanguratsuak utzi ditu Oñatiko korrikalarien artean. Marisol Ramos eta Jose Luis Garcia izan ziren Aloña Mendiko ordezkariak eta bata zein bestea, lan bikaina eginda itzuli dira Salamankako hitzordutik.

 

Marisol 3.000 eta 1.500 metroko probetan lehiatu zen eta bietan, podiumera igo zen. Bi lasterketak azken itzulian erabaki ziren eta faborito zirenekin lehia estua mantendu ostean, profesional izandako bi atletek soilik gainditu zuten Oñatikoa. Lehen proban denboraldiko marka onena egin zuen (11.26.07) eta kategorian, Ramos berak daukan Euskadiko errekorretik bi segundu eskasera gelditu zen. Igandean berriz, 1.500 metrokoan, azken metrora arte lehiatu zuen zilarrezko domina. Azkenean baina, 5.28.90 kronoarekin, azpitxapeldun izatetik segundu bakarrera gelditu zen Aloña Mendiko korrikalaria hirugarren postuan.

 

Jose Luis Garcia distantzia berdinetan lehiatu zen eta dominarik lortu ez arren, meritu handiko postuak eskuratu zituen. 3.000 metrokoan, seigarrena izan zen (10.54.52) eta 1.500ekoan (5.08.46), postu bat aurrerago, bosgarren, amaitu zuen lasterketa. Lesio luze baten osteko lehen txapelketa garrantzitsua izanik, meritu handiko postu eta denborak egin ditu Garciak Salamankan.

 

Orain Europakoa

Asteburuko ahalegin eta bidaiatik ondo eta azkar errekuperatzea da orain bi korrikalarien nahia. Izan ere, bi aste barru, pista estaliko Europako txapelketan parte hartzera joango dira Madrilera.

Ramos eta Garcia, Salamankan. Argazkiak: Atletismo saila.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.