Duatloia

Duatloia
2018-03-06 09:42:12
MIREN JOSUNE TXAPELDUN (VIF) ETA AINHIZE AZPITXAPELDUN (SUB23)
Bikuña eta Barrainkua, sprint distantziako Gipuzkoako txapelketako podiumean

Miren Josune Bikuña eta Ainhize Barrainkua beterano, eta 23 urtez azpikoen sprint distantziako Gipuzkoako txapelketako podiumera igo dira asteburuan. Orain bi aste, Sopelan, Euskadiko txapela poltsikoratu ostean, oraingoan, kategoriako lurraldeko duatleta onenaren eta txapeldunordearen saria irabazi dute Eibarren.

 

Euskal zirkuituko hirugarren duatloia jokatu da asteburuan Eibarren. Sopela eta Mungiako hitzorduen ostean, Gipuzkoako lurralde historikora etorri zen larunbatean duatloi denboraldia eta herri bertako sariaz gain, sprint distantziako Gipuzkoako txapelak ere jarri ziren jokuan Eibarren. 5 kilometro korrika egin ostean, bizikleta hartu eta 18 kilometroko ibilbide bati aurre egin behar izan zioten kirolariek. Bigarren trantsizioa gaindituta, zapatillak jantzi, eta lasterkako azken 2,5 kilometroak osatu zituzten.

 

Probako onenak, Urko Herran eta Helene Alberdi izan ziren. Gipuzkoako sari nagusiak berriz, Hossain Kaanache eta Helene berarentzat izan ziren -Herran arabarra baita-. Baina absoluto mailako sariez gain, kategoriaz kategoriako atleta onenak ere saritu zituzten eta azken kasu honetan, Miren Josune Bikuña eta Ainhize Barrainkuak sari garrantzitsu bana eraman zuten.

 

Antxintxika taldeko txantxikuarra, VIF mailako bigarren sailkatua izan zen lasterketan. Garaipena, nagusitasun handiz, Kantabriako Estefania Gomezek eskuratu zuen baina Gipuzkoako txapelaren lehiatu ezin zuenez, lurraldeko garaikur nagusia, Oñatiarrarentzat izan zen.

 

23 urtez azpikoen artean, Usoa Ostolaza zarauztarra izan zen onena. Kasu honetan, Ainhize Barrainkua Aloña Mendiko ordezkaria izan zen bigarrena. Honenbestez, Gipuzkoako azpitxapeldun izatearekin konformatu behar izan zuen aretxabaletarrak.

 

+ Sailkapen ofizialak.

 

Bikuña eta Barrainkua, larunbateko lasterketan. Argazkiak: Naike Ereñozaga

comentarios

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

opinion

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publicidad

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.