Igeriketa

Igeriketa
2018-03-02 09:25:21
BAKARKAKO 12 ETA ERRELEBOAN BESTE BI LORTU DITUZTE ALOÑAKO IGERILARIEK
Domina sorta, neguko Gipuzkoako txapelketan

Infantil, junior eta senior mailako Gipuzkoako txapelketak, domina sorta ederra utzi du Aloña Mendiko ordezkarien artean. Erreleboan bi, eta bakarkakoan dozena bat eskuratuta, 14 domina pilatuta itzuli baitira txantxikuarrak etxera. Hobetzeko marjinarekin, baina entrenatzailea, zein igerilariak, gustora gelditu ziren urteko lehen hitzordu garrantzitsuan egindakoarekin.

 

Lan bikaina egin zuten Aloña Mendiko igerilariek joan den asteburuan Irunen jokatutako Gipuzkoako txapelketetan. Orotara 14 domina poltsikoratuta itzuli ziren eta bakarka, zein erreleboan, Gipuzkoako erreferente izaten jarraitu nahi dutela erakutsi zuten taldeko hainbat ordezkarik.

 

Aitor Tatiegi junior mailako igerilariak esaterako, urrezko domina lortu zuen 100 bularreran, eta brontzezkoa 400 estiloetan; Senior mailan, Josu Barrenak urrezkoa kolkoratu zuen 200 bizkarreran; Sara Isasisasmendik, infantiletan, zilarrezko hiru domina eskuratu zituen 50, 100 eta 200 librean; Nerea Diaz juniorrak ere, beste horrenbeste poltsikoratu zituen. Baina kasu honetan, brontzezkoak eta 50, 100 eta 200 bizkarrean; Aitor Diazek, senior mailan, zilarra lortu zuen 200 tximeletan eta Edgar Arévalok azkenik, estilo librean eta infantil mailan, bi garaikur lortu zituen. Zilarrezkoa 50ean, eta brontzea 100 metrokoan.

 

Erreleboan beste bi

Maila indibidualeko sariez gain, infantil mailako Aloña Mendiko mutilen taldeak ere, lan bikaina egin zuen erreleboetan. Guztira bi domina (zilarra 4x200 librean, eta brontzea 4x100ekoan) lortu baitzituen Ekain Gorgoñon, Iker Urbina, Eleder Ibabe eta Edgar Arévalo laukoak.

 

Gipuzkoako neguko saria

Irunen Gipuzkoako txapelketak jokatzen ziren bitartean, beste igerilari batzuk, Legazpiko Gipuzkoako neguko sarian lehiatu ziren. Kasu honetan ere, «orokorrean lan ona» egin zela esan digu Xabier Infante entrenatzaileak. Talde oñatiarrak, hamaika igerilari eraman zituen aipatu hitzordura.

 

Martxoko hilean sartuta, txapelketa hauetan gehien nabarmendu direnek, Euskal Herriko Txapelketak lehiatuko dituzte datozen egunetan. Asteburuan, gaztetxoenen txanda izango da Tolosan, eta absolutoek berriz, 17-18an izango dute hitzordua Iruñan.

Asteburuan dominak lortu dituzten igerilari batzuk, atzoko lan-saioaren amaieran.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.