Mendia

Mendia
2018-02-12 16:49:30
IGANDEAN EGINGO DUTE OTSAILEKO MENDI IRTEERA
Altzaniako mendikatera Aloña Mendirekin

Aloñako mendi sailak hile honetarako antolatu duen ibilaldia, Altzaniako mendikatean
barrena izango da. Iganderako iragarri dute urteko bigarren mendi irteera eta izen ematea, ohikoa den bezala, zabalik dago, osteguna bitartean.

 

Otsaileko Aloñaren mendi irteera, Otzaurten hasi eta hasierako zatia baso artean egin ostean, Aratz
inguruko karstera aterako dira. Handik, Allaitz (1245 m.) tontorrera igoko dutelarik. Jeitsieran Zirauntza ibaiaren iturburu ikusgarritik pasako dira gainera. 16 kilometro eta 700 metroko desnibela duen ibilaldia bost ordu ingurutan egiteko modukoa da. Igandean, goizeko 8:00etan, elkartuko dira Postetxe parean. Izena eman nahi dutenek, 10€ ordaindu beharko dute eta mendian federatuta egotea beharrezkoa izango da. Ostegunera arte egongo da irekita inskripzioa: Aloña tabernan, edo alonamendi.mendi@gmail.com helbidean.

 

Nibologia ikastaroa

Asteburuko mendi irteeraz gain, hilaren 24 eta 25eako Nibologia ikastaroa ere antolatu du mendi sailak. Klase teorikoa otsailaren 19an egingo dute elkarteko bulegoan (19:00-21:00) eta praktikoa berriz, 24 eta 25ean Canfranc inguruetan. Jon Apodaka Saratxo Geologo eta Nibologian adituak gidatuko ditu saioak. Apodaka, ACNA elkarteko kolaboratzaile, Andorrako EDNAko elur-jausien irakasle, eta Frantziako ANENA elkarteko kidea da.

 

Ikastaro berezi honetan parte hartu nahi dutenek, Aloña Mendiko ordezkariei jakinarazi beharko diote asteazkenean (19:30-20:50, bulegoan) edo aurrez aipaturiko bideak erabilita ere izena eman ahal izango da.

Zirauntza ibaiaren iturburutik igaroko dira. Argazkia: Wikiloc.

comentarios

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

opinion

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publicidad

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.