Txirrindularitza

Txirrindularitza
2018-02-09 15:08:03
ZILARREZKO DIPLOMA EMAN DIOTE 8 PROBA AMAITZEAGATIK
Anton Sierra oñatiarra saritua, "Ciclismo a Fondo"-ren zikloturismo zirkuituan

Ciclismo a Fondo aldizkari ezagunak, 2017ko estatuko zikloturismo zirkuituko sarituen zerrendak kaleratu berri ditu. Eta bertan jakitera ematen denez, Anton Sierra oñatiarrak, zilarrezko diploma jasoko du. Antolakuntzak, txirrindularien parte-hartzea errekonozitu nahi du sariketa honekin, eta zirkuituko zortzi proba amaitu ostean, emango diote aipatu saria txantxikuarrari.

 

Otsaileko 399. alean jakitera eman du Ciclismo a Fondok XXII. Zikloturismo zirkuituko sarituen zerrenda. Eta banatuko dituen 300 sarien artean, bat Oñatira etorriko da. Estatu osoan zehar 26 proba puntuagarri egin dituzte eta horietako zortzi amaituta, zilarrezko diploma jasoko dutenen artean dago Sierra -zortzi txirrindulari soilik izan dira-.

 

Martxoaren 26an egin zen lehen lasterketa Castron eta azkena berriz, irailaren 17an Nava-n (Asturias). Antonek, Castro, Lagos, Quebrantahuesos, Indurain, Pedro Delgado, La Purito, Larra-Larrau eta Puertos Esmeralda probak osatu ditu eta OK Magazineari adierazi dionez, 2017koa, «bere ibilbideko luzeko urte onenetarikoa izan da». 12 proba edo gehiago egiten zutenek ohorezko urrezko diploma jaso dute -bakarra egon da-, 10-11 artean ibili direnek urrezkoa, 7-9 zilarrezkoa, eta 3-6 zita amaitzea lortu dutenek azkenik, brontzezko saria jaso dute.

 

Lagun giroan turismoa egitera

Sierrak helburu garbi batekin parte hartzen du zikloturismo proba hauetan: «Urte asko daramatzat bizikleta gainean eta asko gozatzen dut. Hasieran erlojuari begira joatea gustatzen zitzaidan baina orain, hitzordu hauek turismoa egiteko, eta batez ere, toki bakoitzean ditudan lagunekin egoteko baliatzen dut» dio.

 

Gogoratu beharra dago, Antonek, istripu oso larria izan zuela 2011ako martxa batean eta denbora luzez bizikleta gainera igo gabe egon ostean, berriz ere itzuli da bi gurpilen gainera. Orain baina, gauzak beste era batera ikusten ditu: «Istripuak bizitza aldatu zidan eta orain, inoiz baino gehiago gozatzen dut kilometro bakoitza» onartu digu.

 

Gipuzkoako Challengean ere saritua

Estatu mailan ez ezik, Gipuzkoako Federazioak antolatzen duen zirkuituan ere, saria jaso du Sierrak. Zazpi proba egin ostean, ohorezko finalisten artean sartu baita Oñatikoa.

 

Iaz 12.000 kilometro inguru egin zituela esan digu eta neguan beste jarduera batzuk egin ostean, poliki-poliki aurtengoa prestatzen hasia dela ere baieztatu digu. Zorionak! 

Sierra, iazko zirkuituko proba batean.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.