Triatloia

Triatloia
2018-02-07 11:51:13
JUNIOR ETA BETERANOEN 1. MAILAKO SARIAK JASOKO DITUZTE
Beñat Ormaetxea eta Miren Josune Bikuña, 2017ko kategoriako duatleta erregularrenak

Euskadiko Triatloi Federazioak, duatloi eta triatloi zirkuituko 2017ko sailkapenak kaleratu berri ditu. Eta beste urtebetez, Oñatiko herriak, ordezkaritza izango du asteburuan egingo den sari banaketa ekitaldian. Konkretuki, Beñat Ormaetxea eta Miren Josune Bikuña izan dira sailkapen berezi hauetan aurreko postuetan ibili direnak.

 

Beñat Ormaetxeak bi errekonozimendu jasoko ditu. Duatloian esaterako, junior mailako lehen postua eskuratu du. Eibar, Oñati, Gernika, Durango, Mungia, Barakaldo eta Azkoitiako probak burutu ditu eta guztira, 1628,5 punturekin nagusitu da kategoriako sailkapenean. 73 puntuko aldea atera dio Urola Triatloi taldeko Iban Azarolari.

 

Miren Josune Bikuñak ere bi sari jasoko ditu duatloian. 1684,2 punturekin, absoluto mailako bigarren atleta onena izan da Inmaculada Ruiz (1703 puntu) beteranoaren atzetik eta bere kategorian, beteranoen lehen mailan, urteko duatleta onena izan da. Kasu honetan, Eibar, Oñati, Sopela, Gernika, Durango, Azkoitia, Mungia eta Barakaldoko probak osatuta, 1684,2 punturekin nagusitu da.

 

Ormaetxea 3. triatloian

Duatloi zirkuituaz gain, triatloiko sailkapenak ere kaleratu dira eta kasu honetan, Beñat Ormaetxea izango da saria jasoko duen herritar bakarra. Junior mailan, 1302,45 puntu pilatuta, hirugarren triatleta onena izan baita. Garaipena Iban Azarolarentzat (1334,51) izan da eta bigarren postua Adrian Amadorrek (1333,46) eskuratu du.

 

Sari Banaketa ekitaldia, igandean ospatuko da Irungo Atalaia jatetxean.

Ormaetxea eta Bikuña, pasaden urteko denboraldian.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.