Atletismoa

Atletismoa
2018-02-06 12:33:17
HAINBAT GARAIKUR LORTU DITUZTE ASTEBURUAN
Herriko atletak sasoi betean jarraitzen dute

Emaitza aipagarriak lortu dituzte beste behin, Oñatiko korrikalariek. Asteburuan lehiatu diren lasterketa ezberdinen artean, Gipuzkoako hiriburuan jokatu diren bi hitzordu nabarmendu nahi ditugu. Izan ere, Uliako kros entzutetsuan eta beterano mailako Euskadiko Txapelketan ere, garaikur bat baino gehiago lortu dituzte gure ordezkariek.

 

Larunbat eta igandean zehar, kategoria guztietako pista estaliko Euskadiko txapelketa jokatu zen Anoetako belodromoan. Beterano mailari dagokionean, Aloña Mendiko korrikalariek hiru domina lortu zituzten. M60 kategorian, Jose Luis Garciak zilarrezkoa 1.500 metrokoan (05:02:07), eta Marisol Ramosek W55an, urrezko domina bana 1.500 eta 3.000 metroetan. Lehen proba 05:32:63 osatu zuen eta bigarrena, 11:30:51.

 

Uliako Nazioarteko krosaren 88. ekitaldiak ere askorako eman zuen. 10 eta 5 kilometrotako lasterketak aurkezten zituen egutegiak eta bietan nabarmendi ziren Oñatiko ordezkariak. Proba nagusian, Gipuzkoako txapelketa zegoen jokuan eta goi mailako korrikalarien artean, Andoni Correas izan zen herriko ordezkari azkarrena. Sailkapen nagusiko 28. postua eskuratzearekin batera, Gipuzkoako txapelketako bederatzigarren atleta azkarrena izatea lortu zuen 00:33:54 kronoari esker.

 

Proba motzean hiru garaipen

Bost kilometroko lasterketa izan zen sari gehien ekarri zituena. Nahia Lasagabasterrek 16 urtez azpikoetan, Eric Martinek junior mailan, eta Amaia Bernalek emakumezkoen senior mailan garaipena lortu baitzuten. Miren Josune Bikuña eta Malen Saiz ere, podiumeko hirugarren koxkara igo ziren senior eta sub16 kategorietan.

Andoni Correas Uliako krosean. Argazkia: www.donostitik.com

comentarios

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

opinion

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publicidad

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.