Mendia

Mendia
2018-01-30 13:18:29
17 ESKOLA HOBETUKO DIRA TARTEAN ARAOTZEKOA
Gipuzkoako eskalada eskolak berrekipatzeko akordioa sinatu du Aldundiak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Mendi Federazioak hitzarmena sinatu dute 17 eskalada eskolen mantentze eta berrekipamendurako. Sozialki eragin handiko proiektua da mendiaren, eskaladaren, turismo aktiboaren eta ingurumenaren ikuspegia jorratzen baitu. GFAk sustatutako ekimen hau berritzailea da erabat, eta besteak beste, Araotzeko gunea ekipatuko da.

 

Lankidetza eta GFAren konpromisoa dira proiektu honen gakoak. Gipuzkoako eskalada guneak GFAren Kirol Azpiegiturak Birgaitzeko Planean sartu dira, eta Aldundia arduratuko da gune horiek aldizka mantentzeaz. 2017-2020 aldirako Kirol Azpiegituren Planean sartu da aipatu proiektua. Aurreikusten den gehieneko kontusaila urteko 25.000 eurokoa izango delarik.

 

Aingurak jartzea helburu

Eskalada guneak eremu harkaitsuetan kokatzen diren kirol ekipamenduak dira, ikasteko, entrenatzeko eta eskalada teknikak hobetzeko erabiltzen dira. Pasaden astean iragarri zen hitzarmen honek, proiektu oso konplexua garatzen du. Diziplina asko uztartzen dituena. Hori horrela, proiektua gauzatzeko ekimen osagarriei heldu behar zaie, hainbat esparrutatik: juridikoa, administratiboa, ingurumenekoa, finantzarioa... Hori guztia azken helburua lortzeko: eskalatzeko ainguratzeak jartzea.

 

Proiektua gauzatu ahal izateko beharrezkoa eta ezinbestekoa izan da herri administrazioen arteko lankidetza: GFA, GMF eta udalak, eskalada guneak kokatzen diren espazioen titular diren heinean. Izan ere, udalak arduratzen dira eskalada guneetarako sarbideak ongi mantentzeaz, aparkalekuak garbitzeaz, informazio panelak mantentzeaz, eta abar.

 

Proiektu honetan, Aldundiko Kirol Zerbitzuaz gain, Mendietako eta Natur Inguruneko Zuzendaritza Nagusiak ere parte hartu dute, ezinbestekoa baita kirol jarduna bateragarri egitea natur ingurunearekin eta babestutako flora eta faunaren kontserbazioarekin.

 

Ekimen honekin kanpoko bisitariak erakartzea espero da. Gure eskalada guneetan mendiko turismo aktiboa egiten duten horiek bilatzen duten eragingarria aurkituko baitute. Gipuzkoako harkaitz eskalagarriak lehen mailako natur eta kirol ondarea dira, eta eskalada eskolek, gainera, aukera ematen dute Gipuzkoa bertikala ezagutzeko.

 

Araotz lehen fasean

Aurten berrekipatuko diren eskalada guneen artean kokatzen da Araotz auzokoa. Oñatikoaz gain, Zazpiturri (Amezketa), Txindoki, Ausa Gaztelu (Abaltzisketa), Saturraran, Olatz (Mutriku), Aizkorri (Andoain) eta Ezkue-Tximistarri (Pasaia) hobetuko dira.

 

GFAren, udalen eta Gipuzkoako eskalada federazioaren arteko lankidetzari esker, kirol hau segurtasun maila onenetan praktikatzea ahalbidetuko da, eta, bestalde, Gipuzkoako ingurumena babesten laguntzen duen proiektu bat garatuko da. Izan ere, proiektu honekin ekipamendu kostuan arrazionalizatu eta optimizatuko dira, Gipuzkoa kalitatezko eskaladako erreferente gisa sustatuko da, eskalatzaileen maila hobetzeko aukera emango da, eta eragile desberdinen arteko lankidetza sarea indartuko da.

Hainbat eskalada zonalde berrekipatuko dira. Argazkia: www.ermassetsescalada.blogspot.com

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.