Besteak

Besteak
2018-01-26 12:51:39
DATORREN IKASTURTETIK AURRERA HAINBAT BERRIKUNTZA IZANGO DIRA
Indarrak batu, Eskola Kirola sendotzeko

Oñatiko hiru ikastetxeek Eskola Kirola Elkartea sortu berri dute. Bizpahiru urte daramatzate zaharkituta dagoen eredua moldatu nahian eta lehen urrats garrantzitsua, elkartea bera sortzea izan da. Aurrera begira, 18/19 ikasturterako hainbat aldaketa egin nahi dituzte programa eta lan-dinamikan. Iokin Garai (Urgain), Aitor Guridi (Txantxiku Ikastola) eta Isma Zubia (Elkar Hezi) ordezkariak, Oñati Irratiko kirolen txokoan izan ziren asteazken eguerdian.

 

Eskola Kirolean hainbat aldaketa egitea proposatu zuen 2014an egindako kirol planak. Orduz geroztik, herriko hiru ikastetxeetako ordezkariak eta udal eta herriko kirol taldeak, etenik gabe lanean dihardute lan-dinamikak egokitu nahian. Helburua, datorren ikasturte hasierarako aldaketa guztiak prest izatea da eta lehen urrats garrantzitsua, elkartea eratzea izan da.

 

Aurrerantzean, elkarte ofizial moduan funtzionatuko baitu Eskola Kirolak eta hiru ikastetxeetako ordezkariez gain, udaleko teknikari berri bat ere batuko zaie zuzendaritza batzordeko kideei. Azken figura honek, kirol teknikariari jardun erdiz laguntzeaz gain, beste egun erdian, Eskola Kirola programa koordinatzeaz arduratuko da.

 

Udalak, abenduko osoko bilkuran onartu zuen aho batez Eskola Kirolarekin elkarlanean aritzeko akordioa eta honenbestez, diru laguntza eta kirol instalazioen lagapenean egingo dio, besteak beste, eratu berri den elkarteari.

 

Kirol Eskolekin elkarlana

Lau hamarkadako ibilbide luze honetan sekulako lana egin du Eskola Kirolak eta kasu askotan, aitzindaria ere izan da Gipuzkoa osoan. Hala ere, gizarte egoera berrira egokitzea tokatu zaio orain. Izan ere, azken hamarkada honetan sortu diren kirol eskolek, herriko neska-mutikoen lehentasunak aldatu egin dituzte: «Geroz eta lehenago hasten dira gaztetxoak kirol eskoletan, eta horrek eragin zuzena izan du Eskola Kiroleko jardunean. Guk ez dugu arazorik ikusten, baina elkarrekin hitz egin beharko genuke, herriko gaztetxoen formakuntza lanak, ahalik eta egokienak izan daitezen» onartu zuten arduradunek.

 

Ikastetxeen nahia, «kirolaren eta jarduera fisikoaren baitan, neska-mutikoak hezi, eta aukera ahalik eta anitzena eskaintzea» da eta bide horretan, «Eskola Kirolak eta Kirol Eskolek, elkarlanean aritu beharko lukete» diote.

 

Programa lantzen

Elkartea irailean hasi zen lanean eta poliki-poliki datorren ikasturteko programa eta helburuei forma ematen ari da. «Oraindik gauza asko airean daude baina elkarrekin eta laister gurekin lanean hasiko den teknikariarekin programa berria osatuko dugu» gaineratu zuten.

 

Eskola Kirolaren egungo egoeraz, eta etorkizunerako dituzte helburuetaz esan zirenak entzun nahi izatera, sakatu beheko podcast-ean:

 

Ikastetxeetako ordezkariak, Oñati Irratian.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.