Txirrindularitza

Txirrindularitza
2018-01-12 11:56:23
KADETE MAILAN EUSKADIKO SELEKZIOA ORDEZKATUKO DU LEGAZPIN
Espainiako ziklo-kros txapelketan parte hartuko du bihar Aimar Erostarbek

Arrikrutz-Aloña Mendi taldeko Aimar Erostarbe txirrindulari oñatiarra, Euskadiko selekzioarekin ariko da bihar, larunbata, eguerdiko 12:00etatik aurrera, Legazpin jokatuko den kadete mailako Espainiako ziklo-kros txapelketan. Oso gaztea izan arren -14 urte-, tamaina honetako proba batean lehiatzen den bigarren aldia izango da asteburukoa.

 

Negu parteko lasterketa garrantzitsuenaren atarian dago Aimar Erostarbe ziklista oñatiarra. Gaur hasi eta igandean bitartean, Espainiako ziklo-kros txapelketak jokatuko dira Legazpin eta Aloña Mendiko txirrindularia, kadete mailako Euskadiko selekzioko ordezkarietako bat izango da. Bihar, eguerdiko 12:00etatik aurrera jokatuko da kategoria honetako proba, eta estatuko txirrindulari onenen aurka lehiatu beharko dira, Euskadiko selekzioa ordezkatuko duten zortzi ziklistak.

 

Duela hilabete eskas, Espainiako Kopan parte hartu zuen Erostarbek, Valentzian, eta 6. postuan helmugaratu zen. Oraingo hau baina, etxe inguruan, eta ondo ezagutzen duen zirkuitu batean jokatzen dela kontuan hartuz, postu horien inguruan ibiltzeko asmoz hasiko du proba. Gogoratu beharra dago gainera, Legazpiko herriak oroitzapen onak dakarzkiola Erostarberi. Izan ere, azaroan jokatu zen Legazpiko ziklo-krosa Aimarrek berak irabazi baitzuen.

 

Bestelakoan, 14 urtetxo soilik baditu ere, emaitza politak lortu ditu orain artean txantxikuarrak. Hala ere, aurten kategoria berri batetara salto egin du eta oraindik, maila berrira egokitzea da bere helburu nagusiena. Gogoratu beharra dago, duela bi urte, infantil mailako Espainiako txapelketan ere lehiatu zela Meridan.

 

Gaur goizean protagonista elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Hemen elkarrizketa:

 

Aloñakoak ere Legazpin

Aimar Erostarbe ez da asteburuan Legazpin ikusiko dugun herritar bakarra. Talde bezala, Arrikrutz-Aloña Mendiko Unai Cueva, Aritz Torres eta Aitor Altube kadeteak, eta gazte mailako Gaizka Meiztegi eta Ander Blazquez ziklistak ere, izena eman baitute txapelketan. 

Legazpiko kadete mailako proban lehiatuko da Erostarbe. Argazkia: La foto del xic

comentarios

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

opinion

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publicidad

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.