Atletismoa

Atletismoa
2017-11-20 12:01:20
AURTENGO LAUGARREN GARAIPENA IZAN DA
Ikaztegietako Herri Krosa irabazi du Amaia Bernalek

Sasoi betean jarraitzen du Amaia Bernal korrikalariak. Pasaden astean Behobia Donostian bere errekor pertsonala hobetu ostean, larunbat arratsaldean Ikaztegietako Herri Kroseko emakume azkarrena izan zen. Nagusitasun osoz eraman zuen lasterketa Bernalek eta dagoeneko, lau garaipen eskuratu ditu 2017 urtean.

 

Ikaztegietako Herri Kros historikoak, bere XXVII. ekitaldia ospatu zuen larunbat arratsaldean. 81 parte hartzailek eman zuten izena lasterketan eta emakumezkoen artean, Amaia Bernal oñatiarra izan zen onena. 39 minutu eta 42 segundutan osatu zuen ibilbidea txantxikuarrak eta sasoi puntu bikainean dagoela berretsi zuen. Izan ere, hamar kilometrotan inoiz lortu duen marka hoberena izan baita asteburukoa.

 

Bernalek, minutu eta hamabost segundu sartu zizkion helmugan, bigarren postuan iritsi zen Maider Kortari (00:40:57). Emakumezkoen podiuma, Maialen Gurrutxagak (00:43:05) osatu zuen. 

 

Urteko laugarrena

Larunbateko garaipenaren aurretik, pasaden astean Behobia Donostian lorturiko marka ere azpimarratu beharra dago. Bernalek 1:26:30 osatu zuen proba eta errekor pertsonala bost minututan hobetu zuen.

 

Ikaztegietakoa, urteko laugarren garaipena izan da Bernalentzat. Aurrez, martxoan Berdintxiketan-en, ekainean Igeldon eta uztailean Añorgan ere onena izan zen.

 

Iban Letamendi bigarren Lemoan

Amaia Bernalen garaipenaz gain, Iban Letamendik ere podium bat lortu du asteburuan. Kasu honetan atzo goizean Lemoan jokatu zen Lemoatx Trail mendi lasterketan, bigarren postua eskuratu zuen txantxikuarrak. 

 

24,3 kilometroko lasterketan onena, Julen Larruzea (1:54:38) izan zen. Letamendik, larrabetzuko korrikalariak baino ia bi minutu gehiago behar izan zituen helmugara iristeko (1:56:20) eta gizonezkoen podiuma, Eneko Trintxe (1:56:52) bilbotarrak osatu zuen.

Bernal estutzen, larunbateko lasterketako une batean. Argazkiak: www.ataria.eus

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.