Areto Futbola

Areto Futbola
2017-11-10 12:04:50
ESPAINIAKO TXAPELKETARAKO ZERRENDA OSATU NAHIAN DABILTZA
Euskal Selekzioaz entrenatzen ari da Bittor Perosterena oñatiarra

Bittor Perosterena oñatiarra, gazte mailako Euskal Selekzioaz entrenatzen ari da. Duela bi aste egindako lehen lan-saioan sentsazio onak izan zituen eta hautatzaileak, berriro deitu du igande honetan egingo den bigarren deialdirako. Datozen asteetan jakinaraziko du federazioak Espainiako txapelketara eramango duen zerrenda ofiziala. Zaila izango den arren, ilusioa, azken unerarte mantendu nahi du txantxikuarrak.

 

Distira berezia antzematen zaio Bittor Perosterenaren irrifarreari. Pozik egoteko motiboak ditu Aloña Mendiko jokalariak. Talde arloan denboraldi hasiera gora-beheratsua izan bada ere, pertsonalki, albiste pozgarri bat jaso berri du. Euskal Selekzioaren deia, hain zuzen ere. Eta oraindik, entrenatzeko baino ez bada ere, beti da gustagarria era honetako zerrendetan egotea.

 

Plazaola Argazkiak Aloña Mendiren liga hasiera ez da oso ona izan. Lehen bost jardunaldietan lau porrot eta garaipen bakarra lortu du Perosterenaren taldeak baina asteburu honi begira, oso baikorrak dira aldagela barruan: «Sailkapenean gure atzetik dagoen aurkari bat etorriko da igandean Zubikoara eta gauzak ondo egiten baditugu, denboraldiko bigarren garaipena lortzeko aukerak ikusten ditut» onartu zigun atzo.

 

Tolosaldea "A" taldea etorriko da bisitan igandean Oñatira (12:00, kantxa urdina) eta ligako partidua amaitu ahalaz bat, selekzioaren entrenamendura joan beharko du Perosterenak.

 

Espainiako txapelketa jomugan

Jokalariak berak onartu digunez, igandeko entrenamendu saioa erabakiorra izan liteke. Bertatik irtengo baita, seguruenera, azken zerrenda definitiboa. Urte hasieran Madrilen Espainiako txapelketa jokatuko da eta zalantza gabe, bertan egon nahiko luke oñatiarrak: «Maila oso oneko jokalariak daude baina ilusioarekin eta gogoarekin lortu daitekeela uste dut. Hala ere, ez banaute zerrendan sartzen ez da ezer pasako. Esperientzia oso aberasgarria izaten ari baita» gaineratu du.

 

Asteko azken lan-saioaren ostean, atzo iluntzean bertan, hitz egin genuen protagonistarekin. Hemen daukazue elkarrizketa osoa entzungai:

 

Euskal Selekzioaz entrenatzen ari da Perosterena.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.