Txirrindularitza

Txirrindularitza
2017-11-02 11:08:11
UNAI CUEVAK BIGARREN POSTUA LORTU ZUEN
Aimar Erostarbe garaile, Legazpiko ziklo-krosean

Aimar Erostarbe Arrikrutz Aloña Mendiko txirrindulari gazteak, denboraldiko lehen garaipena lortu zuen atzo, Legazpiko ziklo-krosean. Kadete mailako lasterketa, borobila izan zen Oñatiko taldearentzat. Erostarben garaipenaz gain, Unai Cuevak ere, bigarren postua lortu baitzuen.

 

Telleriarteko Txirrindulari Elkarteak antolatuta, Legazpiko ziklo-krosaren zazpigarren ekitaldia jokatu zen atzo goizean. Giroa lagun, jendetza hurbildu zen Urtatzazarreko zelaietara. Eta izen-emateari dagokionean ere, ziklista mordoa ikusi genituen. Kategoria ezberdinetako 300 bat txirrindularik parte hartu baitzuten atzoko hitzorduan.

 

Elite mailan, Lierni Lekuona eta Aitor Hernandez izan ziren onenak. Azken honen kasuan gainera, Legazpiko podiumeko gorenera igotzen den laugarren aldia izan zen atzokoa. Maila berean, Team Zatika taldeko Argider Isasti oñatiarrak, ez zuen proba amaitzerik izan, lasterketa buruak itzulia kendu baitzion.

 

Erostaberen lehena

Bada, beste lau kategoria gehiagotan ere lastertu zen atzoko proba eta bereziki, gazteenetan, emaitza bikainak lortu zituzten Arrikritz Aloña Mendiko ordezkariek. Aurten kategoria estreinatzen ari den Aimar Erostarbe izan zen lorpen handiena eskuratu zuen txirrindularia.

 

Infantil mailan lasterketa ugari irabazitakoa da txantxikuarra baina atzokoa, kategoria berrian lortu duen lehena izan da. Erostarbek 28 minutu eta 23 segundutan osatu zuen ibilbidea eta hiru segundu soilik atera zizkion helmugan, Unai Cueva taldekideari. Kadete mailako podiuma, Atracciones Sanz taldeko Iker Uriak (00:28:46) eskuratu zuen. Aritz Torres (9.), Aitor Altube (14.) izan ziren proba berean lehiatu ziren beste bi txantxikuarrak. 

 

Bestelakoan, junior mailan beste bi ordezkari eraman zituen Aloñak lasterketara. Ander Blazquezek 29. postuan amaitu zuen proba eta Iosu Gartzia 39. izan zen.

Erostarbe eta Cueva, kadete mailako podiumean. Argazkia: Angel Elorza.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.