Saskibaloia

Saskibaloia
2017-09-22 10:37:26
GIPUZKOAKO 1. MAILAN ETA JOKALARI GAZTEEKIN HASIKO DU LIGA BIHAR ALOÑAK
Ander Kortabarria: «Aurten dena berria izango da guretzat»

Gipuzkoako lehen mailan arituko da aurten, saskibaloi saileko gizonezkoen talde nagusia. Iaz maila galdu ostean, itxuraldatuta eta ilusioz, ekingo dio sasoi berriari. Aloñaren estreinaldia, bihar iluntzean izango da, Zarautzen. Aitor Ugarteren mutilek, maila mantentzeko helburuz hasiko dute ikasturte berria. Ander Kortabarriak, taldearen nondik norakoak azaldu dizkigu.

 

«Aurten dena berria izango da guretzat». Horixe bera, onartu digu 23 urterekin, taldeko beteranoetako bat izango den Ander Kortabarria pibotak. Iazko urte gogorraren ostean -maila galdu zuten-, aldaketa asko somatuko baitituzte hastear dagoen ikasturte berrian. «Maila berria izango da. 24 segunduko baloi-jabetza gabea, hiruko jaurtiketa berriz ere pixka bat aurreratzen da. Eta aurkariak ere ez ditugu ezagutzen» dio Kortabarriak.

 

Hori horrela, ez da urte erraza izango. Oso plantilla gaztea izango da eta azken urteetan erreferente izan diren jokalari bat baino gehiago galdu ditu Aloñak. «Asier De la Iglesia eta Aitor Gabilondok ez dute jarraituko. Aitor Barreirok ere ez, Ibai Osa min hartuta dabil...» garbi dago beraz, etxeko jokalari gazteentzako aukera paregabea izango dela aurtengoa. «Guztioi aurrerapauso bat ematea dagokigu. Ardura gehiago hartu beharko baititugu» dio Anderrek.

 

Estilo aldaketa

Azken sei denboraldietan Aloñako erreferente izan den Asier De la Iglesia galduta -Ordizian jokatuko du EBA mailan-, oñatiarren jokua asko aldatuko dela adierazi digu Kortabarriak. «Orain arte joku guztia Asierrengan oinarritzen genuen eta bera gabe, talde ezberdina izango gara. Zentimetro asko galdu ditugu. Beraz, intentsitate handiko joku azkarra egiten saiatuko gara» dio.

 

Aurredenboraldia osatuta, txapelketa hasteko desiatzen daude oñatiarrak. Eta helburua garbia izango da. «Maila mantentzea izango da aurreneko erronka eta hori lortutakoan, jarriko ditugu beste helburu batzuk». Elkarrizketan zehar, intereseko beste hainbat kontu azaldu dizkigu Kortabarriak.

 

Hemen daukazue elkarrizketa guztia entzungai: 

 

Taldeko kapitainetako bat izango da Kortabarria. Argazkia: Goiena.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.