Txirrindularitza

Txirrindularitza
2017-09-20 11:42:13
GUSTORA AMAITU DU AFIZIONATU MAILAKO ESTREINEKO URTEA
Ekaitz Txintxurreta: «Sentsazio oso onak izan ditut denboraldi amaieran»

Asteburuan amaitu da afizionatu mailako txirrindularien denboraldia. Hiru egunetan beste horrenbeste lasterketa burutu ostean, sentsazio bikainekin amaitu du kategoriako estreineko urtea oñatiarrak. Energia Hiria taldeko ziklistak, ikasturte berezi honetako balantzea egin zuen atzo, Oñati Irratian.

 

Oporretan dira dagoeneko, afizionatu mailako txirrindulariak. Oñatiko herriak, hiru ordezkari izan ditu aurten kategorian. Julen Umerezek bigarren urtea osatu du Ampon eta Xabier Murgiondo (Ampo) eta Ekaitz Txintxurretarentzat (Eibar Hiria), aurreneko denboraldia izan da aurtengoa. Azken honek, sasoi betean amaitu du urtea. «Urteko sentsazio onenak, amaieran izan ditut» onartu zuen atzo, Oñati Irratian eskaini zuen elkarrizketa batean.

 

Emaitza distiratsurik lortu gabe, baina nota oso altuarekin gainditu du afizionatu mailako estreinekoa txantxikuarrak. Lehen urte honetan pilatu dituen zenbakiak, oso esanguratsuak izan dira. Kategoria probatzeko asmoz abiatu zuen erronka berezi hau Txintxurretak baina urtea amaituta, taldean lasterketa gehien osatu dituen ziklista izan dela konturatu da. «Guztira 60 lasterketa inguru osatu ditut. Lehen urtea izateko, uste baino gehiago lehiatu naiz». Lehen lasterketetan probak amaitzea oso zaila egiten zitzaion, baina hileak aurrera egin ahala, konfidantza hartu duela adierazi zuen: «Lasterketak amaitzeaz gain, hamar bat ihesalditan sartzeko aukera izan dut. Oso gustora amaitu dut urtea» zioen.

 

Urte bat gehiago Eibarren

Elkarrizketan zehar, urteko momenturik onenak eta txarrenak errepasatu zituen besteak beste, eta asko ikasi duela onartuta, datorren denboraldian aurrerapauso bat emango duela jakinarazi zuen. «Aurten nire kasa aritu naiz entrenamenduetan, baina aurrerantzean, prestatzaile baten laguntza izango dut». Hori horrela, datorren sasoian, Eibarko taldean jarraituko duela baieztatu zuen.

 

Hemen daukazue atzoko elkarrizketa guztia entzungai:

 

Txintxurreta, aurtengo lasterketa batean. Argazkia: Martin Early.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.