Futbola

Futbola
2017-09-15 22:52:01
5-0 NAGUSITU DIRA OSASUNA TALDEAREN AURKA
Reala nagusi, Kilometroak jaiaren aldeko lagunartekoan

Kilometroak jaia dela eta, emakumezkoen goi mailako lagunartekoa ikusteko aukera izan da gaur arratsaldean Azkoagainen. Lehen mailan ari den Reala, eta bigarren mailako Osasunak neurtu dituzte indarrak Oñatin, eta berdegunean ikusi denagatik, bi taldeen arteko distantzia handia da oraindik. Kalitate eta erritmo biziagoa erakutsiz, txuri-urdinak 5-0 nagusitu dira.

 

Emakumezkoen futbol ligaren asteburuko etenaldia baliatuz, Realak eta Osasunak Kilometroak jaiaren aldeko lagunartekoa jokatu dute gaur Oñatin. Azkoagainera hurbildu direnek, maila handiko partidua ikusi ahal izan dute. Bi taldeak indartsu zelairatu dira eta aurreneko minutuetan zelai erdiko jokua nagusitu da. Hala ere, ordu laurdena bete orduko Reala nagusitzen hasi da pixkanaka, eta hamazazpigarren minutuan egin du arratsaldeko lehen gola. Ondo bideratutako kontraeraso batean, Nahikari Garciak asistentzia bikaina eman dio Marta San Adriani eta honek, abilezia handiz gainditu du atezaina.

 

Hortik aurrera, bide berean jarraitu du partiduak. Realak baloi jabetza mantenduz, jokaldi azkarrak egin ditu eta hiru minutu geroago, 2-0ekoa ezarri du markagailuan Manuela Lareok. Horrela amaitu da lehen zatia.

 

Golak eta aldaketak

Lagunartekoa izanik, bi entrenatzaileek errotazio asko egin dituzte eta bigarren zatian jokalari berri ugari sartu dituzte berdegunean. Hala ere, partidaren gidoia ez da batere aldatu. Reala goitik behera nagusi baitzen. Hori horrela, donostiarrek beste hiru gol gehiago egin dituzte. 50. minutuan, Claudia Zornozak egunduko gola sartu du area kanpotik egindako jaurtiketa gogor batean. Eta hurrengo bi golak, Michi Coto japoniarrarenak izan dira. 65. minutuan aurrena, eta bost minutu geroago arratseko azkena.

 

Realak abantaila handitzeko aukera izan du norgehiagokako azken minutuetan baina markagailua ez da gehiago aldatu. Azkenean, donostiarrak 5-0 nagusitu dira.

 

+ Lagunarteko argazki galeria.

 

Ramajoren adierazpenak

Partida amaieran, Sandra Ramajo Realeko jokalariarekin hitz egiteko aukera izan dugu. Hona hemen irundarraren adierazpenak:

 

Reala eta Osasunako jokalariak, Azkoagaineko berdegunean.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.