Futbola

Futbola
2017-09-15 13:05:07
IGANDEAN (16:30) HASIKO DU LIGA ALOÑAK AZKOAGAINEN
Joseba Irizar: «Ez da batere erraza izango. Hala ere, helburua, igotzea izango da»

Asteburuan hasiko da Erregional Preferenteko liga eta Aloñak, etxean ekingo dio ilusioz beteriko urte berezi honi. Iazko denboraldian maila galdu ostean, helburu garbi batekin abiatuko baitu sasoi berria talde txantxikuarrak; igoera lortzea. Idiazabal izango da lehen arkaria (igandea, 16:30ean Azkoagainen) eta partidu honen atarian, Joseba Irizar kapitainarekin hitz egin du OK Magazineak.

 

Aurredenboraldiko lanak amaituta, asteburuan hasiko da Erregional Preferenteko denboraldi berria. Aloñak sentsazio oso onak utzi ditu prestakuntza partiduetan eta alde horretatik, ilusioz gainezka ekingo diote ikasturte berriari. «Lan oso ona egin dugu aurredenboraldian. Osasun aldetik ere ondo gaude zorionez. Aldagela oso motibatuta ikusten dut» onartu digo Joseba Irizar kapitainak.

 

27 urte igaro dira Aloñak azkenekoz kategoria honetan jokatu zuenetik eta garbi dago beraz, gaur egungo jokalari ia guztientzat esperientzia berria izango dela aurtengoa. Maila honetan lehiatu den bakarra, kapitaina bera izan da. «Santo Tomas Lizeoan probatu nuen kategoria hau eta oso maila zaila dela esango nuke. Talde guztien helburua da igotzea eta soilik batek lortzen du» dio. Alde horretatik, helburua igotzea izango bada ere, mezu garbi bat utzi nahi izan du Irizarrek: «Erraza izango dela uste duenak, oso oker dabil. Maila oso parekatua da eta kalitate aldetik, Ohorezko Erregionalaren oso antzekoa da» azpimarratu digu.

 

Hasiera on baten garrantzia

Iazkoa ikusirik, denboraldi hasiera on bat egitearen garrantziaz ere mintzatu zaigu kapitaina. «Ondo hastea ezinbestekoa izango da goian egon nahi badugu». Taldearen konpromisoa oso handia dela onartuta, joku estiloan aldaketa handirik ez omen dugu ikusiko: «Iazko bloke berbera daukagu. Eta gure jokua ez da aldatuko. Talde indartsu, serio eta lehiakorra izan behar dugu. Horiek baitira gure ezaugarriak».

 

Aurkariei buruz galdetuta, Aloñaren arerio garbiena, euren burua izango dela dio Irizarrek: «Elgoibar edo Eibar Urko izan daitezke hasiera batean talde indartsuenak, baina guk gure lana ondo egiten badugu, ez daukagu arduratu beharrik. Ondo bagaude, emaitzak iritsiko dira-eta».

 

Elkarrizketan zehar, bestelako kontu interesgarriak ere errepasatu ditugu gizonezkoen talde nagusiko kapitainarekin. Hemen daukazue solasaldi guztia entzungai:

 

Igoera lortu nahi du Aloñako kapitainak.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.