Txirrindularitza

Txirrindularitza
2017-07-20 15:20:54
SINDIKAKO HELMUGARA IRITSI AURRETIK, 70 KM. OSATU BEHARKO DITUZTE ZIKLISTEK
Aro berri bat irekiko du larunbatean, Arantzazuko Igoerak

Jantzi berria estreinatuko du larunbatean (16:00) Arantzazuko 48. Igoerak. Bederatzi kilometro pasatxoko igoera hura, historia da dagoeneko. Aurrerantzean, 70 kilometroko ibilbide luzea izango du lasterketak eta ordekan hainbat kilometro egin ostean, Sindikan amaituko da.

 

Gizarteak bezala, txirrindularitzak ere, bilakaera nabarmena izan du azken hamarkadetan. Materiala, prestakuntza fisikoa, bizikletak...eta lasterketak asko aldatu dira. Hori horrela, garai berrietara egokitu nahi izan du Arantzazuko Igoerak. Urte batzuk atzera eginez gero, kilometro gutxiko igoera gogorrak ohikoak izaten ziren baina era honetako lasterketa gehienak, desagertuta zeuden. Arantzazukoa zen, gaur egun mantentzen zen bakarra eta azterketa sakon bat egin ostean, moldaketa egitea erabaki dute antolatzaileek.

 

Irteera eta helmuga berdinak izango diren arren, aurtengo ibilbideak ez du aurreko 47 urteotakoaren antzekotasunik. Portalekuan hasiko dira eta handik, Osintxurako joan etorria egingo dute aurrena. Oñatira bueltan, Santipillauko malda izango da eguneko lehen zailtasun nagusia. Handik Arrasatera, eta bueltan igoko dute Arantzazura.

 

Bost oñatiar

Arantzazuko Igoeraren historia luzean, ez da oñatiarrik ageri garaileen zerrendan. Azken bi urteetan oso gertu izan dute Julen Umerez eta Xabi Murgiondok baina zoritxarrez, bigarren eta hirugarren postuekin konformatu behar izan zuten.

 

Larunbatean bost ordezkari izango ditu Aloñak errepidean (Ander Gartzia, Josu Gartzia, Julen Otero, Gaizka Maiztegi eta Nestor Uroz) eta Kepa Umerez presidentearen esanetan, «zaila izango da» azken urteetako emaitzak berdindu edo hobetzea. «Oso ziklista onak daude gazte mailan eta orain arte ikusitakoagatik, arraroa izango litzateke oñatiar batek irabaztea».

 

Mendiko Kriteriuma

Arantzazuko Igoerak eta igandean Seguran jokatuko den lasterketak, gazte mailako Mendiko Kriteriuma osatuko dute. Bi lasterketetako txirrindulari erregularrenak beraz, sari hori eskuratuko du eta Umerezen ustez, «pizgarri polita da» ziklistentzat.

 

Aloñako Txirrindularitza saileko presidentea, Oñati Irratiko kirolen txokotik pasa zen atzo eguerdian. Asteburuko probaren azken ordua azaltzeaz gain, erabaki hau hartu izanaren arrazoiak ere argitu zituen. Hemen daukazue irratsaio osoa entzungai:

 

Murgiondo izan zen oñatiar onena iazko ekitaldian. Argazkia: Mikel Otero

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.