Atletismoa

Atletismoa
2017-05-25 20:52:41
OÑATI IRRATIKO KIROL TARTE NAGUSIAN IZAN BERRI DIRA ANTOLATZAILEAK
Guztia prest, aurtengo Lasterbideanerako

Hamar egun eskas gelditzen dira bosgarren Lasterbidean martxan jartzeko. Duela hilabete batzuk jakitera eman zenez, Oñatik hartuko du ekainaren 4an, iaz Araiak utzi zuen lekukoa. Antolatzaileek dena prest daukate. Orain, parte-hartzaileen erantzunaren zain gelditzen dira. Helburua, kirol eremutik elkartasuna adieraztea izango da.

 

Euskal errepresaliatuek eta beraien senideek bizi duten egoera bidegabea salatu eta elkartasuna adierazteko nazio mailako lasterketa da Lasterbidean. Ekainaren 4an ospatuko den jaia, ekimenaren bosgarren edkitaldia izango da. Orain artekoak Oiartzunen (Gipuzkoa), Larrabetzun (Bizkaia), Berriozarren (Nafararoa) eta Araian (Araba) egin dira. Hasiera batean, aurtengoa, Ipar Euskal Herrian egitea zen asmoa, baina hango araudia zorrotza dela eta, berriro ere Gipuzkoara ekartzea erabaki zuten.

 

Oñatiko ekitaldiak hainbat berrikuntza izango ditu. Lasterketan parte hartzeko hiru aukera egongo baitira: lasterketa luzea (8,3km) edo motza (3 km.), eta aurten, berritasun moduan, aurreneko aldiz egingo den Patin lasterketa (9,2 km.).

 

Sari bereziak

Errepresaliatuei elkartasuna adieraztea da Lasterbidean herri ekimenaren helburu nagusia, baina lehiarako aukera ere egongo da. Beste edozein lasterketatan bezala, sariak egongo dira lasterketa eta kategoria bakoitzeko lehen sailkatuentzat, sari bereziak gainera. Presoek egindako eskulanak. Opari sorpresak eta zozketa bereziak ere egongo dira.

 

Egitarau oparoa

Lasterketaz gain, beste hainbat ekitaldi ere izango da Lasterbidean herri ekimenaraen inguruan. 660 lagunentzako herri bazkaria, kontzertua, Etxeraten ekitaldia, umeentzako ekintzak, pilota partidua…egun beteko eskaintza.

 

Lasterketa luzean edo patin lasterketan parte hartu ahal izateko www.herrikrosa.eus atarian eman behar da izena. Lasterketa motzean parte hartzeko, egunean bertan egin ahal izango da inskripzioa (3€) eta bazkarirako txartelak, Arrano tabernan ere eskuratu ahal izango dira.

 

Antolatzaileak Oñati Irratian

Aurtengo ekitaldia gerturatzen ari dela kontutan hartuta, antolatzaileak Oñati Irratiko kirol tarte nagusitik pasa ziren astelehen arratsaldean. Jose Mari Zugasti Txiki, Iñaki Usandizaga, Naike Diaz eta Igor Ibargurenek, ekitaldiaren gaineko hainbat xehetasun eman zituzten ordubetez luzatu zen mahainguruan.

 

Beheko podcastean entzun dezakezue irratsaioa:

 

Antolatzaile eta eragileak, aurkezpen ekitaldian. Argazkia: www.naiz.eus

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.