Futbola

Futbola
2017-05-24 07:22:16
AURTENGO DENBORALDIAN HASI DA HERRIKO FUTBOL TXAPELKETAN
HFT PROTAGONISTAK: Uxue Barrena (Kalañatasaray)

Herriko Futbol Txapelketako protagonisten elkarrizketa sortari jarraipena emanez, Kalañatasaray taldeko Uxue Barrena ezagutzeko parada izan zuten pasaden ostegunean, Oñati Irratiko entzuleek. Hiru emakumezko aritu dira aurtengo txapelketan eta Barrenak, bere estreineko urtean bizi izandako esperientziaren balorazioa egin zuen.

 

Uxue Barrenaren bizitza betidanik egon da kirolari lotua. Oso gazterik hasi baitzen igeriketan. Koxkortzen hastearekin batera hasi zen taldekako kirolak probatzen eta eskubaloian aritu ondoren, kadete mailan hasi zuen bere futboleko ibilia. Lau urte eman zituen Aloña Mendiko futbol sailean eta ordutik, aisialdiko bestelako kirolak egiten aritu da.

 

Iaz -23 urterekin-, sortu zitzaion Herriko Futbol txapelketan aritzeko lehen aukera, baina azkenean, jokatu gabe gelditu zela adierazi zuen. «Nire adinekoek talde berri bat sortu nahi zuten eta jokatzeko prest nengoen galdetu zidaten. Hala ere, jokalari asko zeudela ikusirik, azkenean ez jokatzea erabaki nuen» zioen. Hala ere, berdeguneetara itzultzeko aukera, uste baino lehenago iritsi zitzaion Barrenari. «Uda ondoren esan zidaten Kalañatasarayko lagunek jende beharra zeukatela eta urte batzuk futbolean jokatu gabe egon arren, baiezkoa eman nien» gogoratzen zuen.

 

Kirol arloari dagokionez urte polita izan da aurtengoa Barrenarentzat. «Denboraldi hasiera ez zen oso ona izan baina poliki-poliki hobetzen joan, eta ligako azpitxapeldun izatera iritsi gara». Alde horretatik, txapelketa irabazi ez izanaren arantzatxoa gelditu zaiola ere onartu zuen. 

 

Emakumeei deia

Balorazio pertsonalak egiten hasita, oso gustora amaitu duela dio. «Oso zaila da mutilen aurka jokatzea. Fisikoki indartsuagoak direlako. Baina norberak bere mugak onartuta, gozatu daitekela iruditzen zait». Aurtengo txapelketa aritu diren hiru emakumeetako bat izan da Barrena. Beteranoen historia luzeko bost edo seigarrena.

 

Alde horretatik, emakumeei txapelketara hurbiltzeko deia egin nahi izan zien. «Poliki bada ere, hasi gara hurbiltzen. Baina hemendik, lotsak eta beldurrak alde batetara utzi, eta txapelketan jokatzera etortzeko esango nieke futbola gustoko duten emakumezkoei».

 

Etorkizuna zalantzan

Txapelketaren formato eta jokalekuari buelta bat emango liokeen galdetuta, zalantzak adierazi zituen Kalañatasarayko jokalariak. «Ez nuke jakingo zer esan. Larrañan eta Azkoagainen jokatu dut eta garbi dago oso ezberdina dela» zioen. Pertsonalki, hartzen den erabakia hartuta ere, jokatzen jarraituko duela adierazi zuen.

 

Bestelakoan, denboraldian bizi izandakoaren errepasoa egin zuen Barrenak, pasaden asteko elkarrizketan. Irratsaio osoa entzuteko, sakatu beheko podcastean:

 

Uxue Barrena Azkoagaineko berdegunean. Argazkia: Goiena.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.