Triatloia

Triatloia
2017-05-23 09:17:44
BILBOKO DISTANTZIA LUZEKO TRIATLOIAN LORTU DU EMAITZA ASTEBURUAN
Iker Arkauz Euskadiko azpitxapeldun, 23 urtez azpikoen mailan

Iker Arkauz oñatiarrak debut paregabea egin du aurtengo triatloi denboraldian. Larunbatean, distantzia luzeko Bilboko triatloian lehiatu zen Antxintxika Triatloi taldeko txantxikuarra eta 23 urtez azpikoen kategorian, Euskadiko azpitxapeldun izatea lortu zuen.

 

Bilboko Triatloi entzutetsuak, ekitaldi berria ospatu zuen larunbatean. Aurtengoa, dagoeneko, zazpigarren ekitaldia izan da eta beste urtebetez, triatloi festa itzela bizi izan zen bizkaiako hiriburuan. Half (1.9-90-21) distantzia nagusiaz gain, ibilbide olinpikoan (1.5-40-10) lehiatzeko aukera ere eskaintzen zuen egitarauak.

 

Iker Arkauz oñatiarrak, distantzia luzea aukeratu zuen aurtengo denboraldia estreinatzeko. Igeriketa saio erregular bat burutu ostean, bizikletan ez zuen bere egunik onena izan oñatiarrak, baina proba luzea izanik, korrikako azken sektorean erabaki zen lasterketa. Eta hemen, sentsazio onak berreskuratu, eta maratoi erdi on bat osatuta, 31. postuan iritsi zen helmugara sailkapen nagusian.

 

Arkauzek, 4:42:26 osatu zuen ibilbidea eta krono horri esker, bigarren atletarik onena izan zen 23 urtez azpikoen artean. Kategoriako Euskadiko txapela, Txomin Osororentzat (4:35:23) izan zen eta oñatirrak azpitxapeldunaren errekonozimenduarekin amaitu zuen eguna.

Arkauz larunbatean Bilboko triatloian. Argazkiak: Ruper Arkauz.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.