Besteak

Besteak
2017-05-22 11:40:32
GORDOA SOPLAOKO IGERIKETA ZEHARKALDIAN ETA ANTON MITXARRO BIRAN
Xabier Gordoa eta Maite Anton hirugarren, asteburuan egin dituzten lasterketetan

Xabier Gordoa igerilaria eta Maite Anton mendi lasterkaria, podiumera igo dira asteburuan. Lehenak, ostiralean, hirugarren postua lortu zuen Los 10.000 del Soplaoko itsas-zeharkaldian eta Antonek ere, postu berbera lortu zuen atzo, Mitxarro Bira izeneko mendi lasterketan.

 

Iaz bezalaxe, aurten ere, Los 10.000 del Soplao izeneko igeriketa zeharkaldiko hirugarren postua lortu zuen ostiralean, Xabier Gordoa Aloña Mendiko igerilariak. Kantabriako infernuak, hainbat proba hartu ditu asteburu osoan zehar eta ostiraleko igeriketa zeharkaldian, onenen artean aritu zen beste behin, Oñatiko igerilaria. 

 

Haize baldintza gogorrek eraginda, itsasoan egin beharrean, San Vicente de la Barquerako errekan egin zuten proba. 10 kilometro zituzten aurretik igerilariek. 3.200 metroko zirkuito bati 3 itzuli. Korrontearen ondorioz, lasterketa oso gogorra izan zen eta hasieratik, lau igerilarik abantaila nabarmena hartu zuten lasterketa buruan.

 

Hori horrela, lehen kilometroak egin orduko, Adnan Mustafic igerilari bizkaitarra bakarrik gelditu zen lehen postuan. Gainontzeko hirurek atzetik lan bikaina egin zuten eta bizkaitarrak zeukan tartea dexente murriztea lortu zuten. 8,5 kilometroan baina, atzetik zetorren hirukotea hautsi egin zen. Cesar Obregon -iazko txapeldunak- olatu bat ondo hartu, eta 5 metroko tartea zabaldu baitzuen. Gordoak erritmoa bizitzea erabaki zuen eta zorionez, laugarrena atzean uztea lortu zuen.

 

Azken kilometroan bakoitzak bere postua mantendu, eta Mustafic izan zen onena. 20 segundu ingurura iritsi zen Obregon eta hamabost segundu beranduago zeharkatu zuen helmuga Gordoak.

 

Anton hirugarren Araian

Maite Antonek ere, Gordoak bezalaxe, hirugarren postu bat lortu du asteburuan. Kasu honetan, Mitxarro Bira izeneko mendi lasterketan. Araiako herriak, proba honen hirugarren ekitaldia hartu zuen atzo goizean eta korrikalari oñatiarrak oso maila ona eman zuen.

 

Oihana Kortazar (3:11:38) izan zen 28 kilometroak osatzen emakumezko azkarrena. Bigarren postua Raffaela Ciavolak (3:18:13) eskuratu zuen eta Antonentzat izan zen ohorezko hirugarren postua (3:40:13).

 

Aipatu beharra dago, gizonezkoetan podiumetik kanpora gelditu bazen ere, Xabier Letek laugarren postua lortu zuela. Garailea Aritz Kortabarria arrasatearra izan zen eta Letek, podiumeko postuetatik minutu pasatxora amaitu zuen lasterketa.

Gordoa eta Anton, podiumera igota.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.