Pilota

Pilota
2017-05-19 07:51:34
HERRIARTEKO TXAPELKETAKO FINAL 1/8 JOANEKOA, BIHAR ZESTOAN
Zestoari aurre egiteko prest

Asteburuan hasiko du Oñatik, aurtengo Herriarteko Txapelketa. Iaz final laurdenetara iritsi izanak, ekitaldi honetako lehen kanporaketa saihestea ekarri du eta txantxikuarrak, final zortzirenetan estreinatuko dira. Lehen aurkaria, Zestoa izango da eta joaneko partiduak, bihar arratsaldean jokatuko dira Zestoako pilotalekuan.

 

Apirilaren 26an egin zen Herriarteko Txapelketako zozketa Donostian. Aurtengoa, berezia izango da. Txapelketak, Aloñak bezala, urrezko ezteiak ospatuko baititu 2017an. Hori horrela, 21 herrik eman zuten izena baina final hamaseirenak jokatu ostean, Aduna, Arrasate, Bidania-Goiatz, Orio eta Andoain kanpoan dira dagoeneko.

 

Datozen bi asteburuetan final zortzirenak jokatuko dira eta Oñatik, Zestoa gainditu beharko du iaz lorturikoa errepikatu nahi badu. Josu Osa pilota saileko koordinatzaileak Oñati Irratian adierazi berri duenez, «kanporaketa oso parekatua» ikusten du. «Gazteetan gu gehiago garela uste dut, baina maila nagusian Zestoarrak gainetik daude. Kadete mailako partiduak erabaki dezake kanporaketa» zioen.

 

Itzulerakoa hilaren 26an

Biharko partiduak jokatu ostean, Oñatin erabakiko da kanporaketa datorren ostiralean. Ordua erabat zehaztu gabe dagoen arren, partidak gauez jokatuko direla esan zuen Osak: «Arratsaldean beste ekintza bat dago pilotalekuan eta gure partiduak gauean jokatu beharko ditugu».

 

Urte luzez txapelketa honetatik kanpo egon ostean, aurtengoa, jarrian aritzen diren hirugarrena izango da oñatiarrentzat. «Baloratu beharrekoa da» zioen. Alde horretatik, pilotari guztiek egiten duten ahalegina ere eskertu nahi izan zuen koordinatzaileak.

 

Dokumentalaren grabazioa bihar

Herriartekoaren azken ordua emateaz gain, bihar arratsalderako egin duten deialdia ere gogoratu nahi izan zuen Osak. 50. urteurreneko dokumentala grabatzen ari dira eta pilota saileko zuzendaritzako kide, eta pilotari federatu ohi guztiei, plazako pilotalekura agertzeko deia egin diete. Hitzordua 18:00 jarrita dago.

 

Josu Osarekin egindako elkarrizketa guztia, beheko podcastean entzun dezakezue:

 

Oñatiko pilotariak, astean egindako lan saio batean.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.