Mendia

Mendia
2017-05-16 11:30:42
DENBORALDIKO LEHEN GARAIPENA IZAN DA
Boltañako mendi maratoia irabazi du Iokin Garai oñatiarrak

Iokin Garai mendi lasterkari oñatiarrak, denboraldiko lehen garaipena lortu du asteburuan jokatu den O Viento Rondador izeneko mendi maratoian. Boltañako (Aragoi) lasterketaren seigarren ekitaldiak, kirol ikuskizun handia eskaini zuen. Txantxikuarrak 53 segunduko aldea soilik atera baitzion helmugan, bigarren sailkatua izan zen Mikel Etxeberriari.

 

300 korrikalari inguru elkartu zituen larunbatean, Boltañan jokatzen den O Viento Rondador izeneko mendi lasterketak. Maratoiaz gain, 24 eta 10 kilometrotako probak ere eskaintzen zituen egitarauak eta eguneko hitzordu nagusian, Iokin Garai oñatiarrak, garaipena lortu zuen.

 

Denboraldiko lehen txapela lortzeko baina, gogotik izerditu behar izan zuen txantxikuarrak. Proba minutu eskas baten bueltan erabaki baitzen. 35. kilometrora arte, Mikel Etxeberriarekin batera joan zen lasterketa buruan baina azken kilometroetan, tarte txikia zabaldu zuen oñatiarrak. Garaik 4:38:05 osatu zuen ibilbidea eta 53 segundu soilik atera zizkion Mikel Etxeberria (4:38:58) bigarren sailkatuari. Trail Running ZGZ taldeko Jesus Bailok (4:51:31) osatu zuen gizonezkoen podiuma.

 

+ Sailkapen ofizialak

 

Zegama Aizkorri hurrengoa

Urteko helburu nagusiak prestatzera bidean, konfidanatza handia ematen duen emaitza izan da larunbatekoa. Aurrera begira, entrenatzen eta lanean jarraitu beharko baitu Garaik. Bi aste barru esaterako, Zegama Aizkorriko irteeran ikusiko dugu. Hasiera batean, bestelako helburuak baditu ere, lasterketa on bat egin nahi du mundu mailako proba entzutetsu honetan.

 

Garairen aurtengo helburu nagusiak baina, uda garaian iritsiko dira. Ekainaren 23an Espainiako Ultren kopa (Peñalara), uztailaren 15ean Eiger Ultra-Trail Suitzako World Tour zirkuituko proba, eta abuztuaren 30ean, Chamonix-eko TDS lasterketak izango dira txantxikuarraren erronka nagusiak.

Garai, Boltañako helmugara iristen. Argazkia: Javier Campo.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.