Txirrindularitza

Txirrindularitza
2017-04-25 16:37:34
IGANDEAN BIGARRENA IZAN ZEN ALTSASUN
Denboraldiko laugarren podiuma Ander Blazquezentzat

Ander Blazquez Aloña Mendiko txirrindulariak denboraldiko laugarren podiuma lortu zuen igandean Altsasuko Sari Nagusian. Beste behin, onenekin iritsi zen azken esprintera eta oraingo honetan ere, bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen oñatiarrak. Garaipenik gabe, baina lehiatu dituen zazpi lasterketetatik, lautan, igo da podiumera txantxikuarra.

 

Altsasuko Burunda Txirrindulari elkartearen Sari Nagusian lehiatu ziren igandean Ulma-Aloña Mendi taldeko kadete mailako txirrindulariak. 63 kilometroko ibilbideari aurre egin behar izan zion tropelak eta beste behin, Ander Blazquezek egindako lana aipagarria izan zen. 10 txirrindulariko talde batek hartu zuen lasterketa burua azken kilometroetan eta atzetik zetorren tropeltxoarekiko minutu erdiko abantaila zabalduz, iritsi ziren azken kilometrora. Hori horrela, esprintean erabaki zen azken garaipena eta Blazquezek, erritmo aldaketa eta kokapen onak izan bazituen ere, bigarren postuan zeharkatu zuen helmuga arrastoa.

 

Garaipena, Limousin taldeko Julen Dorronsororentzat izan zen (1:35:04) eta Ander Blazquez eta Julen Arriola-Bengoa, irabazlearen denbora berdinean sartu ziren bigarren eta hirugarren postuetan, hurrenez hurren. Beroak ez zuen ziklisten erritmoa moteldu eta garailearen taldeak, ia 40 kilometro orduko bataz bestekoa atera zuen helmugan.

 

Aurrez Azpeitian eta Zestoan ere bigarrena izan zen eta Aste Santu aurretik, hirugarren postu bat lortu zuen Eibarren. Blazquezen bigarren postuaz gain, Aritz Torres (14.), Unax Arregi (40.), Unai Cueva (54.) eta Egoitz Perez (85.) ere lehiatu ziren igandeko lasterketan.

 

+ Sailkapena.


Ander Altsasuko lasterketan. Argazkiak: Aitor Mendiaraz

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.