Besteak

Besteak
2017-04-12 16:07:58
ASTEBURUAN ESPAINIAKO TXAPELKETAN LEHIATUKO DA
Zallako orientazio lasterketa irabazi du Eneritz Osinagak

Eneritz Osinaga oñatiarrak, Zallako orientazio lasterketa irabazi zuen igandean. F14 mailako lehiakideen artean, onena izan zen. Aurrez, Aiako lasterketan ere garaipena lortu zuen eta honenbestez, dagoeneko, bi frogatan nagusitu da txantxikuarra. Datozen egunetan, Espainiako txapelketan parte hartuko du.

 

Iparrorratzaren laguntzaz mapan agertzen diren markatutako kontrolak ahal den denborarik laburrenean aurkitzea izaten da orientazio proben helburu nagusia. Oso gaztea izan arren, hiru urte daramatza Eneritz Osinagak mundu honetan murgilduta. Proba herrikoiak eta federatu gabeak egiten ditu noizbehinka eta azkenaldian, oso maila polita ematen ari da. Lasterketak hiru kategorietan sailkatzen dira: Open Gorria, orientazio maila eta esfortzu fisiko altua eskatzen duen kategoria da. Open laranja, erdi mailakoa eta open horia, gazteenei zuzendutako kategoria izaten da.

 

Hala ere, federatu mailako Ipar Ligan ere lehiatu da Osinaga. Euskadi, Nafarroa, Errioxa, Valladolid, Leon, Asturias, Burgos eta Soria biltzen dituen ligan aurten hasi da eta Valladolid eta Calahorrako frogetan parte hartu du. Valladoliden 9. izan zen eta Calahorran, arazo fisikoak medio proba, utzi egin behar izan zuen.

 

Igandean Zallan lorturiko garaipena, denboraldiko bigarrena izan da. Aurrez, Aian ere, bere mailako onena izan baitzen Osinaga. Zallako lasterketan 50 lehiakide inguru izan zituen aurkari eta guztien artean onena izan zen Oñatikoa [sailkapena].

 

Espainiako txapelketa

Froga herrikoak eta Ipar Liga aritu ostean, Aste Santuan, Espainiako txapelketa probatzeko aukera izango du Osinagak. Madrileko zerran, Canencian, jokatuko den probako parte hartzea librea izango da eta
Eneritz F14 kategorian eta bere ahizpa Malen F12 kategorian arituko dira. Guztira hiru froga izango dituzte: Sprint erako orientazioa, distantzai erdikoa eta distantzai luzekoa.

Eneritz Osinaga, asteburuko proban.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.