Besteak

Besteak
2017-03-22 17:11:12
MUNDUKO KOPAKO GUARANI ESPEDIZIOAN PARTE HARTU DU PARAGUAIN
Aitor Otamendi: «Esperientzia pertsonal ikusgarria izan da»

Aitor Otamendi oñatiarrak, abentura raiden Munduko Kopako bigarren proban parte hartu berri du Paraguain. Espedizioa, martxoaren 6an hasi eta 11ra bitartean luzatu zen. Kirol arloan esprientzia gazi-gozoa izan bada ere, arlo pertsonalean bizi izandakoarekin gelditzen dela onartu zuen Otamendik atzo, Oñati Irratian eskaini zuen elkarrizketa interesgarri batean.

 

«Esperientzia pertsonal ikusgarria izan da» bizi izan du Aitor Otamendi oñatiarrak Paraguain. Euskat Raid Team-Raidaventura.org taldeko kide gisa, Munduko Kopako bigarren proba puntuagarrian lehiatzeko aukera izan baitu martxoko lehen egunetan. Urrian, Basque Expedition Race irabazi ostean iritsi zitzaion proba honetan aritzeko aukera eta ahalegin berezi bat egitea tokatu bazaie ere, balorazio «oso positiboa» egiten du.

 

Lau laguneko 22 talde lehiatu dira bost egunez Guarani izeneko espedizio gogorrean. Hamar probek osatzen dute AE World Series Munduko txapelketa eta Paraguaikoa, bigarrena izan da. Ilusioz joan ziren Hego Amerika aldera Euskateko kideak, baina kirol arloa, gora-beheratsua izan da beraientzat: «Lehen hiru sektoreetan oso ondo moldatu ginen baina laugarrena oso gogorra egin zitzaigun. Ez ginen bostgarren trantsiziora garaiz ailegatu eta ezin izan genuen kayaketan egin beharreko etapa hasi». Hala, proba motzagoan jarraitu zuten lehian eta mendiko bizikletan amaitu zuten raida.

 

500 kilometro, ia atsedenik gabe

Parte hartzaileek 500 kilometroko ibilbideari aurre egin behar izan zioten. Korrika, mendi bizikleta eta kayaka uztartuz. Bero eta hezetasun baldintza oso gogorrak jasan eta bost egunetan, ia lo egin barik jarraitu zuten espedizioa. «Baliteke hori akatsetako bat izatea. Pentsa, egun batean 5 minutuz atseden hartzeko asmoz gelditu ginen eta iratzargailurik jarri ez genuenez, hiru orduz gelditu ginan lo» zioen.

 

Raidak hainbat arrasto utzi dizkio Otamendiri. Fisikoak, eta baita psikologikoak ere. «Fisikoki oso proba gogorrak izaten dira, baina buruarentzat ere, exigentzia handiko lehiak izaten dira» zioen. Horren harira, lurralde honek utzitako bizipen pertsonalak nabarmendu zituen Otamendik.

 

Espedizioaren gaineko hainbat pasarte interesgarri azaldu zituen atzo Otamendik Oñati Irratian. Hemen daukazue elkarrizketa osoa entzungai:

 

Otamendi Paraguaiko proban. Argazkia: @grioboo

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.