Duatloia

Duatloia
2017-03-21 11:54:57
ASTEBURUAN LORTU DUTE TXARTELA GERNIKAN
Xabier Luis eta Miren Josune Bikuña Espainiako duatloi txapelketarako sailkatu dira

Xabier Luis eta Miren Josune Bikuña duatleta oñatiarrak bi aste barru, Valentzian, jokatuko den Espainiako duatloi txapelketarako sailkatu dira. Igandean, Gernikan, lortu zuten txartela Antxintxika taldeko bi txantxikuarrek. Bizkaiakoa, proba puntuagarria zen eta lasterketa gogor baten ostean, egindako ahaleginak, saria utzi zuen. Biek lortu baitzuten estatuko txapelketa nagusian lehiatzeko sari preziatua.

 

Azken urteetan gertatu den bezala, hirugarrenez, Oñatiko herriak ordezkaritza izango du Espainiako absoluto mailako duatloi txapelketan. Xabier Luis eta Miren Josune Bikuñak ondo merezitako saria eskuratu baitzuten igandean, Gernika-Lumoko Nazioarteko duatloi ezagunean. Aurreneko hamabost postuetan sartzeak, oparia eskaintzen zuen eta bi txantxikuarrek, merezimendu osoz eskuratu zuten saria.

 

Sprint distantziako lasterketa izanik, oso proba azkarra izan zen. Maila handikoa. Xabier Luis hamabigarren helmugaratu zen gizonezkoetan, eta Miren Josune Bikuña, hamargarren emakumezkorik azkarrena izan zen. Lehenengoaren kasuan, dagoeneko hiru urte daramatza Espainiako txapelketarako sailkatzen eta Bikuñarentzat, aurtengoa, aurrenekoa izan da.

 

Valentzian

Espainiako txapelketa, Vall d Uixón (Valentzia) jokatuko da apirileko lehen asteburuan. Horren aurretik baina, Durangoko duatloian lehiatuko dira asteburuan, Luis eta Bikuña. Azken honen kasuan gainera, Valentziara joateari uko egingo diola jakinarazi berri digu: «Asteburu berean Eibarko Duatloia dago eta Euskal zirkuituan aurrean nabilela ikusirik, nahiago dut hemengoekin sailkapen hori borrokatzea» esan digu. Sailkapen nagusian bigarren postuan dago uneotan oñatiarra.

 

Luisek ostera, garbi dauka Valentziakoa beste maila bateko txapelketa izango dela. Soriako eta Cerdanyolako esperientziak baliatuz, paper on bat egiten saiatuko dela esan digu: «Azken bi urteetan lehiatu naiz Espainiako onenekin eta maila ikusgarria da. Barruan daukadan guztia eman, eta ahalik eta lan onena egitera joango naiz» onartu digu.

Luis eta Bikuña, Oñatiko duatloian. Argazkiak: Goiena.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.